Euskararen oihartzun eta oroitzapen ahaztezinak dira Korrikak Euskal Herrian eta herritarrengan utzi nahiko lituzkeen aztarna bakarrak. Horregatik aztarna ekologikoa gutxitzeko konpromisoarekin bat egin eta zenbait neurri martxan jartzen dabiltza urtez urte. Aurtengoan Goienerrek neurtuko du Korrikak utzitako aztarna ekologikoa.
Izan ere, euskararen aldeko festaz gain, aldarrikapenerako gunea ere badela nabarmendu izan du behin baino gehiagotan Ane Elordi Korrikako koordinatzaileak. Pentsa liteke Euskal Herria zeharkatuz milaka herritarrek parte hartuko duten ekimenak izango duela ondorio ekologikorik, eta badu, baina ahalik eta gehien zaindu nahi dute AEKko kideek.
Korrikari ongi etorria emateko herria apaindu ohi dute euskalzaleek, herria girotzeko eta aldarrikapenerako bide luzea duen ekimena izaten da, baina sarritan plastikoz josi ohi dira kaleak. Hori dela eta, AEKk apainketarako erabiltzen zen plastikoaren ordez, material berrerabilgarriarekin egindako apaingarriak sortu dituzte.
Bestalde, badira hainbat edizio Korrikako peto klasikoa plastikozkoa dena, eta berrerabilgarria izan dadin, erosketarako poltsa bihuurtzeko argibideak zabaldu ditu AEK. Erraza bezain praktikoa izan daiteke, petoarekin beheladea eta izkinak jostea da gakoa, besoentzako dagoen zuloa helduleku bezala erabiliz eta burua sartzeko zuloa poltsaren goikalde gisara. Bideoa ere egin dute azaltzeko.
Elordik aipaturiko besteneurri bat Korrikaren arroparena da, izan ere «arropa organiko eta ekologikoa» da Korrika Dendan saltzen dabiltzana, modu jasangarrian sortutako arropa hain zuzen ere.
Korrika amaitutakoan emango du Goienerrek aztarna ekologikoaren berri, eta horren ostean AEKk ondorioak aztertu eta hurrengo edizioetarako neurriak berpentsatzeko asmoa du.
_copia.jpg)
Irauli ekimena: Euskal Herriko familia euskaldunen korapiloak askatzeko topagune berria
Localizada la joven de 23 años desaparecida desde el día 25 en Donostia

La Ertzaintza deja impune la desaparición del test de drogas del hijo de un jefe policial

Mueren tres esquiadores, uno vasco, por un alud junto a los ibones de Brazato (Panticosa)
