
Udalerri Euskaldunen Mankomunitateko kide den Nafarroako 17.herria izango da Lakuntza ostegun arratsaldetik aurrera. Euskararen ezagutzak gora egin ostean, azken datu soziolinguistikoen arabera udalerri euskaldunen multzoan da orain Sakana bailarako herria.
19.00etan hasiko da udal osoko bilkura, UEMAk aurreratu duenez EH Bilduren zazpi zinegotzien aldeko botoak izango ditu UEMAko kide izateko eskerak eta aho batez hartuko dute erabakia. Euskararen ezagutzak eta kaleko erabilerak apur bat gora egin duten arren, kaleko erabilerarekin oso kezkatuta dago Udala.
Oihane Uribeetxebarria alkateak bere kezka adierazi du: «Erabilera bultzatzea da hurrengo urteetarako erronka. Izan ere, Lakuntzan erdara da nagusi kalean. Erabilera bultzatzeko, elkarlana eta auzolana ezinbesteko lanabesak izango dira. UEMAren esperientzia eta udalerri euskaldunetarako duen hizkuntza politika Lakuntzarako ere bidelagun izan daitezkeela sinesten dugu».
Azken datu soziolinguistikoen arabera euskaldunen eta ia euskaldunen ehunekoak gora egin du, eta horrek ahalbidetu die udalerri euskaldunen multzora iristea. Kaleko erabilerak ere gora egin du, %34,3an dago egun, 2016an %27,7koa zen, eta 2011an, aldiz %33,7koa. Goranzko joeran dagoen arren datu horiek «iraultzea» da Lakuntzako Udalak gaur hartuko duen erabakiaren helburuetako bat.

Mexikon hil da Hilario Urbizu Olaztiko iheslaria, 45 urte Euskal Herrira etorri ezinean emanda

Hallan en Logroño el cadáver de una persona desaparecida en Gipuzkoa

La lista de Etxerat llega a 100 presos con la liberación de Julen Atxurra tras 30 años

La década de oro de los conjuntos vascos en las finales coperas
