Ertzaintzak Tolosan larri zauritu zuen Xuhar gazteak izan du Korrikaren lekukoa eramateko ardura eta ohorea bere herrian, Amasa-Villabonan. Bertako gazteek bete behar zituzten metroetan bera izan da euskararen aldeko tropelaren buru, kide batekin batera. Elkartasun keinua izan da, erasoa gertatu zenetik sortu den dinamikan adierazle berri bat, Xuhar Herri Plataformaren sorrera izan den bezala.
Duela hilabete pasa gertatu zen pilotakada, Tolosako inauterietan, eta geroztik atzera eta aurrera ibili da familia, sendatzeko aukerei dagokienez.
Azken albisteak Xuharren aitak jakinarazi dizkio NAIZ Irratiari, Korrikaren zain zirela: duela gutxi egindako proba batean «hizki bat» irakurri ahal izan zuen Xuharrek, argitasun eskasarekin bada ere, eta hori etorkizunari begira seinale baikorra dela uste dute medikuek.
Hala ere, poliki-poliki egin behar diote aurre prozesuari eta denbora beharko dute kaltetutako begiaren ikusteko gaitasuna «defendatzeko modukoa» den ala ez jakiteko.
Gaztea, eskertuta
«Motza egin zait baina gozatu egin dut», azaldu du Xuharrek Naiz Irratiaren mikrofonoetan. «Pozik» ageri da herriak emandako laguntzarekin: «Egia esan, indar handia eman didate pasatakoaren ondoren eta asko eskertzen diet».
Lasterketan, bestela, euskaltzale gisa «emozionatuta» eta «harro» sentitu dela aipatu du 16 urteko gazteak. Festa ederra antolatu du herriko Gazte Asanbladak egun berezi honetan eta bera ere ahal zen neurrian gozatu nahian agertu da.

El nuevo multiusos de Illunbe contará con dos espacios para 15.000 y 3.000 espectadores

Fermin Muguruza agota en media hora las entradas para la antesala de 40 Minutu Rock

El piso incendiado en Donostia estaba habitado por una mujer que guardó toneladas de basura

237 artistaren babesa jaso du Raimundo El Canastero taldeak, epaiketaren atarian
