NAIZ

Otxandioko bonbardaketaren arduradunari kondekorazioa kentzea hitzeman du espainiar Gobernuak

EH Bilduk egindako eskaerari erantzunez, espainiar Gobernuak Otxandioko bonbardaketan parte hartu zuen Angel Salas Larrazabal jeneralari emandako kondekorazioak kentzeko konpromisoa hartu du. Angel Victor Torres Memoria Demokratikoko ministroa aukera aztertzeko prest agertu da.

Otxandioko bonbardaketako biktimak omentzeko ekitaldia, 2023an.
Otxandioko bonbardaketako biktimak omentzeko ekitaldia, 2023an. (Jaizki FONTANEDA | FOKU)

Angel Salas Larrazabal jeneralari emandako kondekorazioak berehala kentzeko eskatu du EH Bilduren Senatuko bozeramaile Gorka Elejabarrietak astearte honetako kontrol saioan. Otxandiokoa izan zen euskal herritarren aurkako lehen bonbardaketa, eta Angel Salas Larrazabal pilotu urduñarrak sarraskian parte hartu zuen.

Otxandioko bonbardaketa frankisten altxamendu militarra gertatu eta lau egunera gauzatu zuten, hau da, Durango eta Gernikako bonbardaketen aurretik gertatu zen. Guztira 61 hildako eta zauritu ugari eragin zituen eta herria suntsituta utzi zuen. Felipe Gonzalezen gobernuak sarraskiaren egileetako bat, Salas bera, saritu zuen Aireko Armadako jeneralaren ohorezko izendapenarekin, «aparteko merituengatik». Elejabarrietak onartezintzat jo du 88 urte geroago sarraski horren erantzule zuzenetako batek oraindik ere dominak mantentzea. Hori dela eta, presazko neurriak hartzeko eskatu dio espainiar Gobernuari.

EH Bilduko senatariari erantzunez, Angel Victor Torres Memoria Demokratikoko ministroa prest agertu da Salas Larrazabal jeneralari kondekorazioa kentzeko aukera aztertzeko, eta norabide horretan «beharrezkoak diren urrats guztiak» egiteko konpromisoa hartu du EH Bildurekin. Ministroak baieztatu du Memoria Demokratikoaren Legearen artikulu guztiak zorrotz beteko dituztela: «Txosten jakin batzuekin egin behar da, txosten kontraesankorrak ere egon daitezke, baina, edozein kasutan, gobernuaren konpromisoa duzu, baita Defentsa ministroarena ere, behar diren urrats guztiak egiteko zuen eskutik legea bete dadin».

1936ko uztailaren 22ko goizean, Breguet 19 hegazkinak Otxandioko herrira paperak jaurtitzen hasi ziren, eta behin pertsona asko ingurura erakartzea lortu zutenean, bi hegazkinek barruan zituzten bonbak jaurtitzen hasi ziren. Herria suntsitzea lortu zuten eta 61 hildako utzi zituzten, baita zauritu ugari ere.

Bonbardaketa gauzatu zuten gidariek Mola jeneralaren zorion mezuak jaso zituzten. Salas Larrazabal bera Franco, Mola eta Queipo de Llanoren arteko lotura izatera iritsi zenl, eta senatari ere izan zen. Elejabarrietak gobernuak galdegin dio oraindik mantentzen dituen kondekorazioak lehenbailehen kentzeko. «Ez genuke ulertuko ez egitea», adierazi du EH Bilduko bozeramaileak.

Urduñako Udalak 2016an kendu zituen frankismoarekin lotutako dominak eta ohorezko tituluak, Otxandioko bonbardaketaren 80. urteurrena zela eta.

We're sorry, but something went wrong: Web application could not be started

We're sorry, but something went wrong.

The issue has been logged for investigation. Please try again later.

Technical details for the administrator of this website

Error ID:

9acdced3

Details:

Web application could not be started by the Phusion Passenger(R) application server.

Please read the Passenger log file (search for the Error ID) to find the details of the error.

You can also get a detailed report to appear directly on this page, but for security reasons it is only provided if Phusion Passenger(R) is run with environment set to development and/or with the friendly error pages option set to on.

For more information about configuring environment and friendly error pages, see:

This website is powered by Phusion Passenger(R)®, the smart application server built by Phusion®.

acb571f1