Joseba Salbador Goikoetxea

Zarauzko geltoki berriak trenbidea udalerrian integratzen lagundu du

Bi urtetako lanen ondoren, Zarauzko tren geltoki berria zabaldu dute. Hiritarrei tren zerbitzu erosoa eskaintzeaz gain, trenbideak eragiten zuen zatiketa urbanistikoa arintzen lagunduko du, orain ez duelako hiritarren pasabidea oztopatuko. San Pelaioko geralekua ere guztiz eraberrituta dago iaztik.

Trenbidearen azpiko igarobidea ez dago lur azpiko pasabide bezala pentsatuta, trenbidearen bi aldeetako plaza jarraitua bezala baizik.
Trenbidearen azpiko igarobidea ez dago lur azpiko pasabide bezala pentsatuta, trenbidearen bi aldeetako plaza jarraitua bezala baizik. (Andoni CANELLADA | FOKU)

Euskal Trenbide Sareak guztiz eraberritu du Bilbo eta Donostia arteko trenak Zarauztik igarotzean duen ibilbidea. Izan ere, hiriaren erdi-erditik igarotzean, trenbidearen bi aldeetan dauden auzoak guztiz banandu egiten zituen. Egoera horri aurre egiteko, Euskotrenek dituen bi geltokiak guztiz eraberritu ditu, bide batez trenaren ibilbidea urbanistikoki hobeto integratuz eta, modu horretan, zatiketa urbanistikoa arintzen lagunduz.

Zarautz erdialdeko geltokiko lanak duela bi urte hasi ziren, eraikin zaharra guztiz eraitsita. Horretarako, behin-behineko geltoki bat eraiki behar izan zuten gaur egungoa dagoen lekutik 150 metrora, Donostiarako noranzkoan. Joan den apirilaren 15ean geltoki berria martxan jarrita, datozen asteetan behin-behineko geltokia kendu egingo dute.

Zarauzko geltoki berriak hainbat abantaila ekarri dizkio herriari. Alde batetik, trenbide instalazioak modernizatu egin dira. Eraikinera kaletik bertatik sartzen da, euri ura sartzea saihesten duen arrapala txiki baten bidez. Geltokiak eskailera finkoen eta mugikortasun urriko pertsonentzat irisgarriak diren igogailuen bidez gaindituko du nasetarainoko altuera. Igogailu bakoitzak zortzi pertsonentzako edukiera du.

Alboetako nasek 80 metro luzera eta 5,90 metro zabalera dute. Trazadura berri osoa trenbide bikoitzean dago eta, beraz, gainerako plataforma linearen balizko bikoizketarako prest utzi da. Era berean, geltokiaren Bilboko muturrean, Donostiatik datozen trenei bidez aldatzea ahalbidetzen dien «bretelle» bat edo diagonal bikoitza egokitu da.

Bestetik, trenbidearen ibilbidea modu ahalik egokienean integratu da udalerrian. Azpiegitura berriak nasen arteko pasabide zaharra ezabatu du, eta nasen eta atariaren arteko lotura segurua eta irisgarria bermatzen du.

Gainera, zubibide eran dagoenez, geltokiak hiritarren elkarbizitza erraztuko du trenbidearen iparraldeko eta hegoaldeko auzuneen artean, Salberdineko hirigintza garapenaren ondoren batez ere. Trenbidearen azpiko igarobidea ez dago lur azpiko pasabide bezala pentsatuta, trenbidearen bi aldeetan lorategiak eta oinezkoentzako eta txirrindularientzako konexioak dituen plaza jarraitua bezala baizik.

SAN PELAIO GERALEKUA

Erdiguneko geltokiaz gain, ETSk herriaren ekialdeari zerbitzua ematen dion San Pelaio geralekua ere guztiz berritu du Iñurritza auzoan, batez ere kontuan izanda azken urteotan trenbide azpiegitura honen eskaria hirukoiztu egin dela. 2013an 100.029 erabiltzaile izatetik 2019an 331.595 izatera igaro da.

Hazkunde hori Zarautz-Donostia zatian areagotu egingo den aurreikuspenak daude, Donostiako trenbidearen aldaera zerbitzuan jartzen denean.

Iñurritzako San Pelaio geltokian egindako lanen ondorioz, trenbide azpiko pasabidea 3 metroko zabalerakoa izatetik 6 metrokoa izatera pasatu da. Era berean, 70 metroko luzera eta 2,80 metroko zabalera zuen nasak 10 metro gehiago irabazi du luzeran, eta 3,5 metroko zabaleran. Babes elementu gisa, geralekuak plataformaren erdian kokatutako 11 metro luzerako markesina bat baino ez zuen, eta orain 28 metrokoa da.

Geltoki berriak 100 metro koadroko ataria du, eta lurpeko pasabidetik sartzen da. Txartelak saltzeko makinak, baliogabetzeko makinak eta txartelak saltzeko leihatila, informazio eta bezeroarentzako arretarako lekua du, baita areto teknikoak ere. Bertatik, plataformarako sarbidea eskaileretatik edo igogailuz egiten da. Igogailuak bizikletak garraiatzeko gaitasuna du.

Aspecto que presenta el nuevo viaducto sobre las vías de Euskotren.
 

El viaducto de Euba elimina otro punto crítico

La reciente entrada en funcionamiento del viaducto sobre la vía férrea de Euskotren entre Bilbo y Donostia a su paso por Euba (Amorebieta-Etxano) ha eliminado el paso a nivel que era necesario atravesar para desplazarse al barrio de Bernagoitia a través de la carretera BI-4337.

Las obras, que han tenido un presupuesto final de 5.101.005 euros, han sido ejecutadas por la constructora Viuda de Sainz y han consistido en la sustitución del paso a nivel por un puente integral con tablero de hormigón y pilas tubulares metálicas rellenas de hormigón.

Según explica Euskal Trenbide Sarea, se trata de la mejor de las tres alternativas de viaducto que se habían barajado para salvar las vías en función del punto de conexión del nuevo ramal con la carretera existente. Además, añade que es la opción más económica, requiere de un bajo mantenimiento y su integración con el entorno es sensiblemente mayor.

La plataforma, de 225 metros de longitud, tiene una anchura de 12 metros, distribuidos en dos carriles para turismos de 3,85 metros, arcenes de 0,50 y una acera para peatones de 2 metros. La altura sobre el terreno oscila entre los 4 y 7 metros. La infraestructura se completa con la construcción de una zona de aparcamiento anexa a un parque próximo y la reordenación del enlace con la carretera existente.

La actuación se enmarca en la política desarrollada por ETS para la supresión de los pasos a nivel que soportan una importante intensidad de tráfico. En el periodo 2010-2021 se han suprimido 51 pasos a nivel, 35 de ellos en Bizkaia y 16 en Gipuzkoa. En la actualidad, Euskal Trenbide Sarea cuenta con un total de 108 pasos a nivel, de los que 71 se encuentran en Bizkaia y 37 en Gipuzkoa.

Además de esta actuación, también se va a proceder a la supresión del paso a nivel de Bernabeitia, con un presupuesto de 2,1 millones de euros. El proyecto consiste en la construcción de un paso superior al ferrocarril de 424 metros de longitud, con planta en herradura y compuesto por un puente y dos rampas en terraplén.

Estas dos actuaciones, unidas a la reforma integral del apeadero del ramal a Bermeo, representan las principales actuaciones llevadas a cabo en Amorebieta-Etxano para mejorar la seguridad y el servicio ferroviario, que han supuesto una inversión superior a 7 millones.