
Rassemblement National (RN) eskuin muturreko alderdiak aurreikuspenak bete eta inoiz eskuratutako garaipenik handiena lortu zuen Estatu frantsesean Europako Parlamenturako hauteskundeetan, aurkarien botoak aise bikoiztuz. Eskuin muturraren olatuak Ipar Euskal Herria ere harrapatu zuen eta Lapurdin, Nafarroa Beherea eta Zuberoan gailendu zen Marine Le Penen alderdia.
Biharamunean, Frantzia Intsumisoa, NPA alderdi antikapitalistak eta hainbat sindikatuk deituta, elkarretaratzeak egin dituzte Hexagono osoko hainbat hiritan, tartean Baionan. 500 lagun inguru elkartu dira Herriko Etxearen aurrean eskuin muturraren ideiei gaitzespena adierazteko. Kopuru hori handitu egin da, izan ere, manifestazio bat inprobisatu dute, ‘Mediabask’-ek berri eman duenez.
De nouvelles personnes sont venues grossir les rangs et on dénombre au moins 700 manifestants. Un défilé dans les rues de #Bayonne s'improvise. #ElectionsEuropéennes2024 pic.twitter.com/oQHiy4eXlT
— Mediabask info (@MediabaskInfo) June 10, 2024
Marine Le Penen alderdiaren garaipenaren ostean, Emmanuel Macron presidente frantsesak Asanblea Nazionala desegin eta hauteskundeak deitu zituen heldu den ekainaren 30 eta uztailaren 7rako. Izan ere, oso urrun geratu zen Macronen hautagaia, Valerie Hayer. Hiru miloi boto inguru (%14,2) eta 14 parlamentari eskuratu zituen, gaur egun baino bederatzi gutxiago.

Mujica hizo gala de ser «un poco vasco» y cumplió su deseo de visitar el país de sus ancestros

Fermin Muguruzak Anoetan eskainiko duen kontzertuko ordutegiak iragarri ditu

Desobedientzia ez dela delitua aldarrikatu dute Aroztegiko epaiketaren bezperetan

Erreakzio soka luzea eragin du Pepe Mujicaren heriotzak, baita Euskal Herrian ere
