Joan zen ekainean ustekabean hil zen Koldobika Jauregi artistari omenaldia egin diote larunbat honetan Azken Muga jaialdiaren barnean. Plazaolan izan da ekitaldia, Leitzan, Berastegiko mugatik gertu dagoen garai bateko apeadero inguruan.
Eskultore alkizarrari eskainitako arte lan efimero edo «mantala» Iñigo Aiestaran eta Amaia Conde artistek burutu dute, Azken Mugaren ikonoa eta ‘Aundiya’ aulkiaren itzalean. Ekitaldian hogeita hamar artista inguruk hartu dute parte, basoan obra hori jarriz. Performanceak, musikak, eta bertsoak ere izan dira.
Omenaldiarekin batera, Juan Antonio Urbeltz koreografo eta dantzariari aurtengo Garoa saria eman diote; Berastegi eta Leitzako alkateen eskutik jaso du. Euskal kulturaren pertsona garrantzitsu bati urtero ematen zaion saria da. Urbeltzek, gainera, Koldobika Jauregirekin partekatu zuen ‘Dantza’ filmaren lanketa prozesua.
Jauregi Alkizakoa zen sortzez, eta Euskal Herrian eta nazioartean sona handiko artista izan zen, berrogeitik gora urte eman baitzituen harria, egurra, metala eta paretak zizelkatzen, mota guztietako materialak eta teknikak erabilita.
Alkizan bertan Ur Mara museoa eraiki zuen Jauregik, natura eta artea lotzen duen gune ederra. Momentuz itxita dago.

Lateralidad, un tema desconocido pero crucial en el aprendizaje de las niñas y niños

PNV ganaría en Bizkaia mientras EH Bildu es la fuerza emergente, según un sondeo foral

Ertzainas acusan a los antifascistas del 12-O de usar «tácticas militares» en Gasteiz

Josu Jon Imaz agradece a Trump que «abra las puertas a una mejor Venezuela»
