Serieen joko zelaia
Ate joka dugu aurtengo Donostiako Zinemaldia. Bertan, azken urteotan, ‘Antidisturbios’ edota ‘We are who we are’ telesailak estreinatu dira. Aurten ‘Querer’ edota ‘Yo, adicto’ iritsiko dira besteak beste. Gero eta ohikoagoa da zinema jaialdien testuinguruan telesailak topatzea, baina, formatu hau estreinatzeko lekurik aproposena al da?
Ekitaldi hauetan telesailen presentziak anekdotikoa izaten jarraitzen du, ez baitira sail ofizialetan lehiatzen eta emanaldiak, normalean, ez dira oso jendetsuak. Etxean ikusi edota zinema jaialdi orokor batean ikustearen tarteko konponbidea, telesailen jaialdi espezifikoak sortzea litzateke. Gutxi batzuk jada badaude; geure inguruan ezagunena Gasteizen ospatzen den FesTVal adibidez, baina telebista saioetan zentratzen da batik bat.
Euskal Herriko mugetatik harago, Bartzelonako Serielizados Fest edota Frantzian ospatzen diren Séries Mania eta CannesSeries aipatuko nituzke eredu interesgarri modura. Jaialdi tematikoak sortzeaz gain, oraingoz irekita jarraitzen duen bide bakarra Zinema Jaialdi orokorren barruko programazio zabalean txertatzea da. Baina telesailak kontsumitzeko dugun moduagatik, eta batez ere jaialdi hauetan izaten duten trataeragatik, formula honi ez diot etorkizun handiegirik ikusten. Akaso Austin-eko SXSW-en egiten duten antzeko zerbait izan liteke irtenbidea: bereizitako sail bat sortzea. Hau da, Donostiako Zinemaldian, Sail Ofiziala edota Zinemira sailak dauden moduan, Telesailak izeneko saila sortzea adibidez.
Dena den, erantzuna, agian, uste duguna baina sinpleagoa eta gordinagoa da: oraindik ere serieen joko zelaia plataforma digitalak eta telebista dira. Jaialdietan hautatzearen ahalegin hori ez da oso naturala izaten ari, eta pentsatzen hasi beharko genuke geure etxeko sofan eserita eta telebistan kontsumitzeko sortuak izan direla eta ez zinemaldi baten testuinguruan.

Diez bandas navarras rinden homenaje al trovador Fermin Balentzia con un disco tributo

La autopsia confirma el crimen machista en Barakaldo; detenido un hombre de 27 años

Multa de 400 euros por protestar en la inauguración del Culinary Center de Gros

El equipo de gobierno de Iruñea pide la dimisión de Ibarrola y Adanero por «difundir bulos»

