
Carmen Chaplinen (Charles Chaplin-en biloba) ‘Chaplin / Espíritu gitano’ dokumentalak eraman zuen aitortza nagusia pasa den Donostiako Zinemaldiko Zinemira sailean; Euskal Zinemaren Irizar saria eskuratu zuen. Ostiral honetan iritsiko da Hego Euskal Herriko zinema aretoetara.
Proiektu honen sorrera duela hamarkada bat baino gehiago agertu zen gutun batean dago, non Jack Hill izeneko gizon batek Charles Chaplin ez zela Londresen jaio aipatzen zuen: Black Patchen (euskaraz ‘orban beltza’), Birmingham kanpoaldean dagoen ijitoen kanpamendu batean baizik.
Charlie Chaplinen senitartekoa familiaren ijito-herentzian murgilduko da bidaia argigarri batean. Sustrai horiek Chaplinen pertsonaia maitatu eta tristeena inspiratu zuten: arlotea.
Elkarrizketa esklusiboekin batera, Chaplinen legatuaren aurrekaririk gabeko sarbidea izan dute. Pelikula, haren herentzia erromanikoaren esplorazio adierazgarria da, elkarrizketa intimoekin, film zatiekin eta etxeko grabazioekin eraikitako muntaia lana du oinarri.
Chaplin familia osoak parte hartu du eta aurpegi ezagun ugari ere ageri dira: Johnny Depp, Emir Kusturic, edota Tony Gatlif, esaterako.
Carmen Chaplin zuzendariak zera aipatzen du: «Michaeli, nire aitari, beti liluratu izan zion ijitoen kulturak, musikak, jendeak. Senak esaten zidan ijitoren bat zeukala barruan, eta beste zerbait esnatu zen gutunarekin. Hori izan zen abiapuntua berarentzat, Charlieren ijito jatorriari buruzko pista guztiak arakatzeko [Carmenek horrela deitzen dio aitonari]. Eta, gero, dokumentalerako nire abiapuntua ere izan zen», azaldu du aktore eta zuzendariak Eferi eskainitako elkarrizketa batean.

Desaparecido el exalcalde de Ispaster en la costa de Mendexa

«Que alguien se apunte y recurra, es gratis»; sabotaje euskaráfobo a una OPE de Errenteria

UPN propone derogar la Transitoria Cuarta porque «el independentismo está creciendo»

Incautados 27 kilos de angula viva en la operación policial llevada a cabo en Usurbil

