
Ponferradan hasiko dute urtea Realeko mutilek, gaur 15.30ean Toralin estadioan jokatuko duten partidan. Errege Kopako hirugarren kanporaketan, aldi onean datorren Ponferradinari –azken hiru partidak irabazi ditu– ameskeriak eteteko erronka izango du: hirugarren mailan jokatzen dute Bierzokoek, eta talde handi bat garaitzeko aukerak ematen duen motibazioarekin zelairatuko dira.
Txuri-urdinak baja garrantzitsuekin helduko dira Ponferradara. Oraindik min hartuta dago Martin Zubimendi, eta hamaikakotik kanpo geratuko dira, halaber, Sheraldo Becker, Urko Gonzalez de Zarate eta Hamari Traore ere. Ez du jokatuko Sadiq Umarrek ere, atzo hasi baitzuen ibilbide berria Valentzian, hemengo taldea utzita. Kasu honetan, baina, arindua sumatu dute zenbaitzuk, kaltea bainoago.
Gainerako taldekideak osasuntsu eta ehuneko ehunean dira eta, Aritz Elustondo eta Arsen Zakharyanen itzulerei esker, lehen mailako hamaikakoarekin hasi dezake partida Realak.
Leongo taldea harrotuta dator, igoera faseko postuetan dago bere kategorian eta Realaren kontra «intentsitatea eta arreta» erabiliko dituztela ziurtatu zuen atzo Javier Rey entrenatzaileak. Hala ere, bere piezarik arriskutsuena, Alex Costa golegile nagusia, faltan izango du gaur, ez baita osatu eskuin oineko behatz batean duen lesiotik.
Ponferradinak aldi ona du, Realak dena du aldeko.

Crisis en Sumar: dimisiones, acusaciones de acoso e intentos de cambio de cúpula

El exalcalde de Iruñea Enrique Maya denuncia haber sufrido una agresión en Alde Zaharra

Peiremans+ taldeak zazpi kontzertu eskainiko ditu abenduan, aurreko diskotik hamar urtera

El PNV apuesta por Mikel Hidalgo para sustituir a Aburto como candidato a la Alcaldía de Bilbo

