
Egun seinalatua zuten urtarrilaren 19a Sunsundegiko langileek, irailean abiatutako ERTEa, aldi baterako erregulazioa, amaitzen baizitzaien. Eta nahiz eta hiru hilabetez luzatu, enpresaren etorkizuna oraindik zalantzan dagoenez, mobilizazioa egin dute igande goiz honetan Altsasun, ‘Etorkizuna nahi dugu, futuro para Sunsundegui’ lelopean, ELAk, LABk eta UGTk osatzen duten enpresa komiteak deituta.
Hotzak ez ditu gelditu sakanarrak eta Altsasuko kaleak bete dituzte, amaierako irakurketan esan duten bezala, «galtzen den borroka bakarra bertan behera uzten dena da, eta guk ez dugu gure borroka utziko».
Ibilbide osoan zehar Sunsundegui ez ixteko eta irtenbide bat bilatzeko egin dute aldarri. Bertan izan dira Zumaiako Astilleros Balenciagako langileak eta BSHko langileak ere, elkartasuna adieraziz. ‘BSH no se cierra / ez itxi, por la industria Navarra’ pankarta zeramaten azken hauek, eta Zumaiako langileek ere kartel propioekin zeuden: ‘Astilleros Balenciagak Sunsundeguiri elkartasuna eta indarra’.
Ioirtia plazan amaitu da mobilizazioa eta Sunsundeguiko bi langilek hartu dute hitza, eskerrak eman dizkiete bertaratutako eta borroka honetan lagun izan dituzten guztiei, eta aldarri argi bat egin dute: «Sakanan lan egin eta bizi nahi dugu».
Iortia plaza gainezka: "Sakanan bizi eta lan egin nahi dugu".
— Iraitz Mateo (@iraitzmateo) January 19, 2025
Sunsundegui Nafarroarentzat estrategikoa izan daitekeela esan dute, eta horregatik ezin dela "aukera galtzen utzi".
Lanpostu duinak bermatuko dituen proiektu industrial bat martxan jartzea galdegin dute. pic.twitter.com/0Z1zDcJdPY
Irtenbidearen beharra
«Sunsundeguik irtenbide bat behar du, plan industrial bat eta kalitatezko enplegua; apustu argia behar du, baita enpresak dituen arazoak konponduko dituen industria plan bat ere,», azaldu dute. Azken hilabeteetan hainbatek interesa erakutsi dutela kontatu dute, baina «etorkizuna bermatuko duen» proposamen bat falta dela. Gaineratu dute, une «erabakigarria» dela bizi dutena, enpresa lehian baitago eta hilabete barru jakingo baita zer gertatuko den.
Langileek aitortu dute badakitela «zaila» izango dela alde ezberdinen akordioa erdiestea, baina eragile horiei horretarako deia egin diete: «Nafarroako Gobernua, Volvo eta hartzekodunen administrazioa dira film honetako aktore nagusiak».
Krisiak kudeatzeko modu ezberdinak daudela uste dute langileek, eta Sunsundeguiren kasuan «aukera baten aurrean» egon daitezkeela adierazi dute. Eta inplikatuta dauden eragileei «aukera ez galtzeko» deia egin diete: «Bidaiarien garraioaren sektorea aldatzen ari da eta automobilgintzarena berrasmatzen ari da aldaketa klimatiko bezalako arazoen aurrean. Sunsundegui estrategikoa izan daiteke eskualdearentzat eta Nafarroarentzat datozen urteetan».
Garapenerako eta kontrolerako tresnak
Nafarroako Gobernuarengana ere zuzendu dira langileak, kontatu dute badakitela sektore publikoak «ahaleginak» egin dituela enpresa horretan, eta ez dutela nahi «hori guztia galtzetik». Azaldu dute: «Horregatik, eskatzen diogu Nafarroako Gobernuari Sunsundeguiko proiektu industrial bat laguntzeaz gain jardueraren garapenerako eta kontrolerako tresnak jar ditzala».
Gerturatutakoi eta elkartasuna adierazi dieten guztiei eskerrak eman eta borrokan jarraitzeko dei eginez, baina baikor amaitu dute: «Ixtea ez dugu hipotesi bezala ere onartuko».
_copia.jpg)
Irauli ekimena: Euskal Herriko familia euskaldunen korapiloak askatzeko topagune berria
Localizada la joven de 23 años desaparecida desde el día 25 en Donostia

La Ertzaintza deja impune la desaparición del test de drogas del hijo de un jefe policial

Mueren tres esquiadores, uno vasco, por un alud junto a los ibones de Brazato (Panticosa)

