Alepoko ospitaleen guda
Harrotasunez erakutsi ohi zena, gaur egun gerrako oroitzapen txarrenak gortzen dituzten eraikinak bihurtu dira Alepoko hospitaleak.

Ospitalea, edo geratzen dena, iparraldean dago. Eraikin hauetako batzuk Haffez Al Assaden agindupean eraiki ziren, Moskura ihes egin berri duen diktadorearen aita. 84.urtean goitik inauguratu zen etorbidean Ekialde Ertaineko ospitalerik onenak zeuden.
Pediatrikoa izan zen haurren minbizia tratatzen lehena. Onkologikoa bihurtu zen, pediatrikoarekin koordinatuta, erradioterapia eta kimioterapia bidez minbizia herritarrei doan tratatzen zien lehen ospitale publikoa. Ordura arte, tumoreak arintzeko edo erauzteko ebakuntzak baino ez zeuden. Koroako harribitxia eta herrialdearen harrotasuna Alepoko ospitale oftalmologikoa izan zen. Kataraten 200 ebakuntza egin ziren etun batean (propaganda hutsa dela diote mediku batzuk halere), eta Arabiar Sortaldean laserrarekin miopia ezabatzen lehena izan zen.
Horiek guztiak talde armatuen eskuetan erori ziren 2012 erdialdean, Assaden tropak hiriaren iparraldetik erretiratu zirenean Siriako Armada Askearen aurrerapenaren aurrean, zeinak orduan eta orain hainbat fakzio biltzen dituen eta, aldi berean, beste koalizio batzuen parte den. Talde handi bakoitzak eraikin bat okupatu zuen. Bazekiten Assaden ingeniariek bunker gisa eraikitzen zituztela eta lur azpian solairu batzuk zeudela, eta han seguru egongo zirela. Gainera ospitale guztiak elkarren artean lotuta zeuden lur azpitik 50 metrora zeuden tunelen bidez. Toki ezin hobea gerra egin eta jasateko
Talde bakoitza besteen aurka borrokatzen hasi zen arte funtzionatu zuten tunel horiek. Lurpeko bataila bihurtu zen. Talde bakoitzan bere tunel zatia lehertu eta horrela daude oraindik. Hemen oraindik ez da inor bizilagunas fido.

‘Helmuga, denak etxera’, la manifestación de enero de 2027 para sellar una realidad dolorosa

La Diputación de Araba sanciona a Sarrea e impide realizar campamentos en Bernedo

Macrorredada en Iruñea con 28 detenidos por las protestas ante el acto de Vito Quiles

Quedan en libertad los 28 detenidos en la macrorredada relacionada con el acto de Vito Quiles

