
Urrezko Ligak sekulako hasiera izan zuen igande goizean, Aretxabaletan, jokatutako emakumezkoen esku pilota jaialdi erraldoiarekin. Goiuri Zabaleta eta Uxue Osesek formatu berritzaile honetako lehen puntua eskuratu zuten orain arte partida guztiak irabazita zituzten Arrizabalaga-Bergarari 22-12 gailenduta.
Pilotalekua lepo zegoela, gaur egun erreferente diren Olatz Arrizabalaga, Binakako bost txapelen jabea, eta Goiuri Zabaleta, egungo Lau eta Erdiko txapelduna, ikusteko aukera izan zuten zaleek. Egungo bi aurrelaririk erabakigarrienen arteko demak piztu zuen ikusminik handiena eta txapelketako lehen fasean gertatu zenaren kontra, atzokoan garaipena Zabaleta eta Osesen alde erori zen.
Aretxabaletan, Arrizabalaga eta Oses izan ziren euren egunik onena izan ez zutenak eta, argi dago, Urrezko Liga honetan dagoen mailarekin, bere onena emateko gai ez direnek oso zail izaten dutela 22ra heltzea.
Lehiaketatik kanpo, Aretxabaletan izan zen elite mailako beste partida erakargarri bat ere eta bertan, Irati Betegi, herriko alabak, garaipen handi bat eskuratu zuen (22-17), Miren Larrarte lagun zuela, Aldai-Capellan bezalako bikote handi baten aurka.

Hala, beste bi partida ere jokatu ziren Debagoienako pilotalekuan –lau guztira–. Bertan izan ziren Bartzelonatik Binakako honetan parte hartzera etorritako zenbait pilotari ere, eta Juan Mari Errasti, Aretxabaletako pilota taldeko arduradun nagusiak eta Gari Iturbe, herriko alkateak, oroigarri baten eskertu zuten emakume pilotari gazten hauen ahalegina. Juan Mari Errastiren hitzetan, «emakumeen esku-pilota egun zoragarria bizi izan dugu gaur Aretxabaletan, erreferente diren pilotariekin».
Binakako Txapelketa nagusia datorren igandean itzuliko da Legazpiko Urbeltz pilotalekura.
Localizada la joven de 23 años desaparecida desde el día 25 en Donostia

La Ertzaintza deja impune la desaparición del test de drogas del hijo de un jefe policial

Mueren tres esquiadores, uno vasco, por un alud junto a los ibones de Brazato (Panticosa)

El actor Sambou Diaby, expulsado de un bar de Bilbo acusado de mantero: «Aquí no puedes vender»
