
Lakuako Hezkuntza Saila Berba-lapiko izeneko programa bultzatzen ari da lehen hezkuntzako ikasleen euskarazko ahozko gaitasuna hobetzeko. Proiektua Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako erdal testuinguru soziolinguistikoetan ezartzen ari dira, batez ere. Azken lau urteotan, 50 ikastetxetara zabaldu dute programa eta, haren baitan, ikertzaileen aholkularitza nahiz prestakuntza jasotzen dute irakasleek.
Hezkuntza Sailak «euskararen erabilera testuinguru formal eta ez-formaletan sustatzeko konpromisoa» agertu nahi izan du, gazteleraren erabilera nagusi den eremuetako ikastetxeetan Berba-lapiko ekimena zabalduta. Begoña Pedrosa sailburua Muskizko Ikastolan egon da, herriko ikastetxe publikoan, hain zuzen, eta ikasleek euskarazko ahozkotasuna lantzeko izaten duten 20 minutuko esku-hartzean parte hartu du. Izan ere, metodologia horri jarraituz, egunero errutina linguistikoak eraikitzen saiatzen dira, ikasleek benetako egoeretan euskara erabiltzeko gaitasuna garatu dezaten.
Berba-lapiko programa 50 ikastetxe publikotan ezarri dute, momentuz. Lehen hezkuntzako 331 irakasleren laguntzari esker ari da garatzen eta 5.236 ikasle inguruk parte hartzen dute ekimenean.
Pedrosa sailburuak azpimarratu du «oso garrantzitsua» dela euskal hezkuntza-sisteman ezarritako metodologiak ikertzea: «Euskadin dugun aniztasun linguistikoa kudeatzea eta behar bakoitzera egokitzea dagokigu, ikasle guztiek, edozein dela ere testuinguru eta egoera, aukera izan dezaten euskarazko gaitasun sendoa eskuratzeko».
Metodologia berritzailea
Berba-lapiko egunean 20 minutuz egiten den esku-hartzea da, ikasgelan bertan, ohiko irakaslearekin. Espazio horretan ahozko komunikazioa lantzen dute, eta hainbat testu-genero erabiltzen dituzte horretarako.
Metodologia garatzeaz arduratu dira Mondragon Unibertsiateko ikertzaileak, Soziolinguistika Klusterra (berritzeguneekin koordinatuta lan egiten dute) eta Lakuako Gobernuko pedagogia-orientazioko zentroak.

Los artistas se posicionan de diferente modo ante la huelga de técnicos en Gasteiz

El jefe de Policía de Santurtzi se marcha, con la muerte de Ander y la OPE aún sin aclarar

El párroco de Uharte reclama una respuesta militar en Ceuta y llama a «reconquistar Marruecos»

El Aquavox que Barcina impuso para cargarse el gaztetxe acaba en fiasco millonario

