
Emaztea errehabilitazio-zentro batean sartu eta 9 urteko seme-alaba bikien kargu uzten duenean, Andy Goodrichen (Michael Keaton) bizitza erabat aldatuko da. Ardura berriak gaindituta, Goodrichek alaba zaharrenarengana (Mila Kunis) joko du, berak inoiz izan ez duen aita bihurtzen lagun diezaion. Opor garaian eta Los Angelesen girotzen da filma.
Aitatasunari buruzko tragikomedia honen zuzendaria Hallie Meyers-Shyer da eta Michael Keaton eta Mila Kunis ditu protagonista.
Michael Keatonek bilakaera nabarmena izan du bere ibilbidean zehar. Komedia nahiko arrakastatsuak eginez hasi zen arren, Tim Burtonen ‘Batman’ (1989) filmean egindako lanari esker Hollywoodeko izar gisa finkatu zen. Geroztik, zenbait urtetan industrian presentzia eta pisu gutxiago izan zuen, baina 2014. urtean susperraldia izan zuen berriro Iñarrituren ‘Birdman’ filmari esker. Hortik aurrera, bere ospea sendotu eta ‘Spotlight’ (2015), ‘Dopesick’ (2021) edota ‘The Trial of the Chicago 7’ bezalako izenburu nabarmenetan parte hartu du.

Lateralidad, un tema desconocido pero crucial en el aprendizaje de las niñas y niños

El obispo de Gasteiz sobre las víctimas del 3 de Marzo: «Hay tensión, son de cáscara amarga»

Herri Norte rechaza las agresiones sexuales e instituciones piden que se aclaren los hechos

La "Y vasca" acumula 2.200 millones de sobrecostes y 20 años de retraso

