
Dan Berk eta Robert Olsen bikoteak zuzentzen duen akziozko komedia odoltsu eta zoroa da ‘Novocaine’:
Gizon barnerakoi eta lasai bat (Nathan Caine) arazo genetiko arraro batekin jaio da: minari sortzetiko sentikortasun eza dauka, min-sentsazioaren, beroaren, presioaren eta hotzaren sentikortasun eza sortzen duen nerbio-sistemaren herentziazko anomalia arraroa. Bere bikotea erreskatatu beharko du banketxe bateko lapurreta batean bahitu izan ostean. Horretarako, duen anomalia arraroaz baliatuko da.
Jack Quaid da filmeko protagonista. Prime Videoko ‘The Boys’ telesailean Hughie Campbell antzezteagatik ezaguna egin zen Quaid eta askok ezagutzen ez duten bitxikeria batekin dator: Dennis Quaid eta Meg Ryan-en semea da. Amber Midthunder aktoreak aldiz –‘Legion’ telesailean edota ‘Predator: La presa’ filman egindako lanengatik ezaguna–, Nathan Caineren bikotekidearen rola jokatzen du. Familia ezagunen arteko loturak aipatzen hasita, Ray Nicholson aktorea ere ageri da filmean: Jack Nicholsonen eta Rebecca Broussarden semea.

Mexikon hil da Hilario Urbizu Olaztiko iheslaria, 45 urte Euskal Herrira etorri ezinean emanda

La lista de Etxerat llega a 100 presos con la liberación de Julen Atxurra tras 30 años

Vuelve a desaparecer el tropezón en recuerdo de Xabier de Frutos, repuesto esta mañana

Aparece el cadáver de una mujer en la playa de Itzurun de Zumaia

