
Thrillerra, misterioa eta beldurra uztartzen dituen ‘Drop’ (‘La cita’) Blumhouse Productions ekoiztetxearen zigilupean dator; beldurrezko filmak ekoizteagatik da ezaguna, besteak beste, ‘Paranormal Activity’, ‘Insidious’, ‘The Purge’ edota ‘Sinister’.
Violet-en istorioa azalduko du, alargun geratu zenetik inorekin zitarik izan gabe urteak daramatzan ama gaztea; Henry izeneko gizonezkoari aukera bat eman eta berarekin geratzea erabakiko du. Guztia primeran doala dirudi, mezu anonimo beldurgarriak jasotzen dituen arte.
Meghann Fahy (‘The White Lotus’) eta Brandon Sklenar (‘It Ends with Us’) dira film misteriotsu honetako bi protagonistak.
Christopher Landon-en aurreko filmetan ez bezala (‘Happy Death Day’ edo ‘Freaky’, adibidez), hemen teknologia modernoa, «Hitchcock estiloaren eta laurogeita hamarreko thriller baten arteko emaitza lortzeko erabili dugu» aipatu du zuzendariak berak.
«El legado de La Polla Récords es más presente, necesario y actual que nunca»

García Loza, la policía... y el héroe de San Mamés

El alcalde de Artea se suma a la dinámica de relevos del PNV en ayuntamientos de Bizkaia

Sestao acepta pagar una compensación millonaria a la empresa que limpió sin contrato

