
Trantsizio ekosozialera egokitutako bere ekintza soziosindikalista «lurreratu» du LAB sindikatuak, «sindikalismo ekosozialistara» bideratuta. Energiaren eta materialen kontsumoan desaztea eta langile sektore zabalentzat bizi baldintza onak eraikitzea posible dela dio, baina langileek trantsizio eredua disputatzen badute. Gaur egungo eredua «merkatu mekanismoek gidatua, desorekatua, ez nahikoa eta injustua» dela uste dute.
Ostegun honetan egin dute proposamenaren aurkezpena Bilbon trantsizio ekosozialarekin konprometitutako hainbat norbanako eta eragileren aurrean, besteak beste Jauzi Ekosoziala, Subflubialari Ez, Bilgune Feminista, Kapitalari Planto eta Ekopol.
Horrela, honako hauek dira ezarri dituen premisak: gatazka politiko, sozial eta sindikal guztiek larrialdi ekologikoak zeharkatu ditzala; trantsizioa langileen alde egingo dela bermatzeko planafikazioa, parte-hartzea eta jabetza publikoa ardatz izatea; trantsizio ekologikoa aintzat hartuz epe luzeko plangintza eta proposamenak egitea; murrizketak, kaleratzeak edo itxierak planteatzen direnean borroka ikuspegi ekosozialarekin egin daitezela; negoziazio kolektiboa ikuspegi ekologistatik lantzea eta, azkenik, «trantsizio ekosozialistarako tresna eraginkorragoa» izateko barne kulturan eta antolaketan erabakiak hartzea.
Horretarako, LABek lan zentroetatik eragiteko bere burua prestatuz hasiko da, batetik, tokiko gatazka eta borroka ekologistetan begirada soziosindikalarekin arituz; eta, bestetik, gatazka sindikalak lurraldean ere trantsizio ekosozialaren ikuspegitik landuz. Horrekin batera, eraldaketa ekosozial «justuaren» aldeko aliantza «sakon eta landuen» aldeko konpromisoa berretsiko du sindikatuak.

La sanción a un mando por tocamientos a una cantinera desata una reacción machista en Irun

La Audiencia Nacional ordena el ingreso en prisión de Arantza Zulueta y Jon Enparantza

La adicción a la pregabalina no para de crecer en los márgenes

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra
