
Bakartxo Tejeria eta Olatz Peon EAJren taldetik, Josu Aztiria EH Bildutik, Maider Lainez PSEren taldetik eta Laura Garrido PPtik izango dira datorren Euskaraldian belarriprest edo ahobizi bezala arituko diren Gasteizko Parlamentuko legebiltzarkideak.
Hala adierazi dute astearte honetan Legebiltzarrean bere hamaikakoa aurkeztu dutenean. Esan dutenez, «plurala» da osatutako hamaikakoa. Batetik, genero aldetik, gizonak eta emakumeak orekatuta daudelako, ahobizi eta belarriprest eginkizunen aldetik, baita lanbidearen aldetik ere, administrazioko zenbait langilek ere parte hartuko dutelako.
Hain zuzen, Euskaraldian parte hartuko duten Ganberako langileak Josu Villena, Aizea Ollora, Iratxe Ruiz, Emilio Martin, Ioana Oncala eta Ainara Lasagabaster izango dira.
Maiatzaren 15etik 25era bitartean egingo da Euskaraldia eta, hamaikako honetaz gain, beste zenbait ekitaldi antolatu ditu Legebiltzarrak euskara lehenesten duen ekimen honen harira maiatzaren 15a baino lehen egiteko.
Hala, maiatzaren 13an Mikel Telleria kantautorea Gasteizko Legebiltzarrean izango da euskal musikan letrak duen garrantziaz aritzeko. Bi egun beranduago, 15ean, Euskaraldiari hasiera ofiziala emango zaio ekitaldi parte-hartzaile batekin, ahobizi eta belarriprest txapak banatzeko lehiaketa batekin, alegia. Hilaren 20an Legebiltzarreko langilea den Itziar Otegi idazlearekin ‘Ezer ez dago utzi nuen lekuan’ liburuari buruzko solasaldia egingo da. Bukatzeko, maiatzaren 23an euskal diasporan bizi diren hiru kidek euskararekin duten loturari buruz arituko dira online egingo zaien elkarrizketa batean.

La autopsia confirma el crimen machista en Barakaldo; detenido un hombre de 27 años
Localizada la joven de 23 años desaparecida desde el día 25 en Donostia

El primer festival Aske pone la banda sonora a una Euskal Herria libre

La Ertzaintza deja impune la desaparición del test de drogas del hijo de un jefe policial
