
Atletismoaren historian arakatzen hasita, Jarmila Kratochvilova atleta txekiarrak 1983an ezarritako 800 metrotako probakoa da indarrean dagoen munduko errekorrik zaharrena. XX. mendeko beste hamaika errekor ere badira oraindik indarrean, gehienak emakumeenak eta Europako Ekialdeko atletek lortutakoak. Baina Euskal Herria ere badira pasa den mendetik inork hobetzerik lortu ez duen denborarik, urrutiegira joan beharrik gabe, igande honetan hausten saiatuko diren Izazpiko igoerakoa.
Kirolzalek ohar batean azaldu duenez, 1978. urtean Jose Antonio Aranzadi ezkiotarraren eta Joxe Aierbe ataundarraren artean egindako apustua izan zen Ezkiotik Izazpiko igoeraren iturburua. Gora-behera desberdinekin, lasterketak bizirik dirau 2016. urtean San Migeletako jai batzordekoek berreskuratu eta ondoren, EzkiOn Martxan kirol klubekoekin elkarlanean segida eman ziotenetik.
Aurten maiatzaren 11n «aro modernoko» IX.edizioa ospatuko da Argindegi ostatu parean hasi, Izazpiko puntara heldu eta berriz ere hasierako puntura heltzen den mendi lasterketa.
Proba bera bezala, lasterketa honen marka XX. mendekoa da, 1982an Pello Garin zizurkildarrak ezarritakoa; 31 minutu eta 26 segundo. 2017an Aritz Egea hura hobetzetik oso gertu egon zen, baina 18 segundo gehiago behar izan zituen probaren 6,3 kilometroak betetzeko. Errekor hori XXI. mendera ekartzeko erronkak, hortaz, indarrean jarraitzen du eta aurten ere 500 eurotako sari bat gordea du antolakuntzak denbora hori hobetzea lortzen duenarentzat.
Oraindik zabalik da proban parte hartzeko izen ematea eta, errekorraz aparte, irabazlearentzat txapela eta 150 eurotako saria ere egongo da, podiuma osatzen dutenek ere izango dute trofeorik eta lehen ezkiotarrak ere sarituak izango dira.
Baina sari eta markez harago, Ezkiotik Izazpiko igoera honen ezaugarririk nagusiena bere herri lasterketa izaera eta parte-hartzea dela adierazi du Kirolzalek, horregatik umeen lasterketa bat ere egingo da proba nagusia baino ordu bete lehenago, hau da, maiatzaren 11ko 10.30ean.
Parte hartzaile nagusiei ordu horretan dortsalaz gain kamiseta bat emango zaie opari eta motxila bat izango da animatzen diren gaztetxoentzat. Proban parte hartu ez baina lasterketa lagundu nahi dutenentzat, elastiko eta motxila hauek Ezkioko Argindegi ostatuan daude salgai; kamisetak 8 eurotan eta motxilak 4tan. Biak batera erosita, 10 euro ordaindu beharko dira.
Eskola txikien festa
2025 hau urte berezia da Ezkiorentzat, Adunari lekukoa hartu Aurten Ezkio-Itsason ospatuko baita Eskola Txikien festa, ekainaren 8 an, Ezkio-Itsaso Herri eskolari dagokio eta jaia antolatzea.
Gipuzkoako 27 Eskola Txikiek, 80. hamarkadaren amaieratik gaur arte, erreleboa bata besteari pasatuz, aniztasunean elkargune bat sortzea du helburu jai honek.
Ezkiorentzat horren egun seinalatuan, Izazpiko igoeran ere, euren aletxoa jarri nahi izan dute jaiaren antolatzaileek eta irabazleen artean jairako atera duten materiala eskainiko diete oroigarri gisa. Bide batez, egun horretan festan parte hartzera gonbidatu dituzte kirolari eta proba ikustera gerturatzen diren denak.

Osakidetza administró otros dos tipos de vacunas caducadas; la Fiscalía abre diligencias

Osakidetza anuncia un paquete de medidas para agilizar la Atención Primaria

Osakidetza ha administrado vacunas caducadas a 253 personas, la mayoría bebés

‘Non ote zaude?’ Argazkiko neskatoaren bila, memoria kolektiboaren bidez
