
Donostiako Zinemaldiko Zuzendari Berriak sailean lehiatu zen ‘La llegada del hijo’ film argentinarra ostiral honetan iritsiko da Hego Euskal Herriko zinemetara.
Sofiak, ezkutuko duelu sakon batean murgilduta, etxean hartu beharko du semea, espetxean urteak eman ondoren itzuli baita. Berrelkartze hau krimena gertatu zenetik bien artean dagoen distantzia gainditzeko aukera izango da. Orain, iragana sendatzeko aukera izango dute… baina ama batek dena barka diezaioke semeari?
Cecilia Atan eta Valeria Pivato zuzendarien hitzetan: «Amatasuna, emakumeontzat, ekartzen dugun horren adierazpenik indartsuena da. Kontzeptu sakratua, eztabaidaezina. Bere errepresentazioak, historian zehar, beti irudikatu dira emakume pairamentsu edo otzan moduan, mundura ekarri duen seme horren alde dena ematen duena. Gure filmak, Sofiak, protagonistak, bere bidean zeharkatu beharko dituen mugak muturreraino eramaten ditu. Bere gorputza gudu-zelaia izango da, non kontrako bi indar –ama/emakumea- nagusitzeko lehiatuko diren».

Lateralidad, un tema desconocido pero crucial en el aprendizaje de las niñas y niños

«Dirigiremos Venezuela hasta que haya una transición», proclama Trump tras secuestrar a Maduro

El bombardeo en Venezuela y el secuestro de Maduro desatan la desinformación en redes sociales

32 combatientes cubanos murieron en el asalto estadounidense en Caracas

