Gipuzkoako hainbat herritan prezipitazio handiak izan dira astelehen honetan, batez ere herrialdearen barnealdean. Ur-pilaketa handiak izan dira, errekek gainezka egin dute eta bereziki Gabiria, Ormaiztegi eta Ezkio-Itsasoko udalerriek jasan dituzte ondorioak. Hala ere, garbiketa lanak hasi dituzte dagoeneko.
Gabiriak jasan ditu ondorio larrienak; izan ere, Alegiako sei etxebizitza, bi baserri eta etxe-bloke bat kaltetu ditu Santa Luzia latsak. Auzoa ibai txiki bat bihurtu da eta urak garajeak urez bete ditu, atarietara iritsiz.
«Bazkaltzeko orduanerreka gainezka hasi da», nabarmendu du bideoan Gabiriako Alegia auzoko bizilagun batek. Bertan, suhiltzaileen laguntza behar izan dute, bizilagunek kalteak garbitzen laguntzen zuten bitartean.
Gainera, GI-2635 errepidea itxi behar izan dute Ormaiztegin, uholdeengatik, eta baita GI-2635 errepidea Ezkio-Itsason, urak eragindako luizi batengatik.
Prezipitazioak eguerdia pasata hasi dira, eta abisu horia ezarri dute 12:00etan. Euskalmetek goizeko 11:00ak aldera eman du abisua, eta Aemetek laranjara igo du arratsaldeko 17:00ak arte. Tarte horretan, 12:00etatik 17:00etara, ur asko pilatu da hainbat udalerrietan. Adibidez, 30 litro Azpeitia inguruan, eta 20tik gora Andoainen.
Localizada la joven de 23 años desaparecida desde el día 25 en Donostia

El primer festival Aske pone la banda sonora a una Euskal Herria libre

La Ertzaintza deja impune la desaparición del test de drogas del hijo de un jefe policial

Mueren tres esquiadores, uno vasco, por un alud junto a los ibones de Brazato (Panticosa)
