
PEIO ETXEBERRIA 22
LARRAZABAL 8
Hirugarren posturako lehia inork gutxik jokatu nahi izaten du Buruz Burukoan, eta irabazi arren datorren urtean serie buru izango ez dela jakitun, akaso ez zion horrenbesteko pozik emango Peio Etxeberriari, nahiz eta datorren igandeko podium nagusian lekutxo bat behintzat irabazi duen Larrazabal airean eraman eta gero.
«Sakez min eman diot eta bereziki, nire jokoan oso zentraturik mantendu naiz. Asko kosta zait txapelketan zehar kontzentrazioa mantentzea, beti aurkariek zer egingo begira nenbilelako», aitortu du garaipena erdietsi ostean zenoztarrak.
Ez baita Iker Larrazabalen eguna izan. Tarteka egundoko pilotakadak eman ditu Amurrioko semeak, baina oker edo behar ez den lekura botatakoak gehiago izan ditu arabarrak zuzen eta egoki emandakoak baino, eta Peio Etxeberriak, berea ondo eginez, uste baino errazago eraman du hirugarren posturako dema.
Aurreneko tantoa Larrazabalek egin badu ere, binako berdinketaz geroztik erabateko kolore gorria hartu du norgehiagokak. Sakearekin asmatzen hasi da Etxeberria eta ezkerraz bikain jokatu du, gainera. Eskuinez pilota harrotzea beti kostatzen zaio nafarrari, baina frontis erdia bilatu eta ezker horman pilota sartzen erabat asmatu du. Aldiz, bere erritmorik ezarri ezinda, Larrazabalek beti kontrakarrean jokatu du, are gehiago sakeaz Etxeberria tantoak sartzen hasi zaiolarik.
Falta eta agur
Partida aurreneko atsedenaldira iritsi gabe egonagatik, ia galduta balego bezala aritu da jokatzen Iker Larrazabal, tanto bakoitzean bi egitea nahiko balu bezala. Halakoetan, presaka ari denari dena oker ateratzen zaio eta amurrioarrak sakez falta ere egin du, botea oso petrala egin dion pilotakada laburregi atera baitu.
Ez du abagunea pasatzen utzi Peio Etxeberriak. Neurketa 8-4kotik 13-4kora pasa da Aitaren batean eta behin aurreneko atseden luzetik aurrera Larrazabalen hutsen zain egotea beste zereginik ez du izan Zenozko mutilak tantoak pilatuz 22ra hurbiltzeko.
Hala ere, esan gabe doa Iker Larrazabalek ale eder askoak laga dituela Atano III.a pilotalekuan, eta etorkizunera begira Buruz Buru txapeldun izateko hautagai sendo izateko gaia sobera duela arabarrak, baina igande honetan nahi eta ezin horrek irentsi egin du.
Neurketak 45 minutu pasatxo izan ditu eta azken pilotakada, Etxeberriak Larrazabali buruz gain pasa dion eskuinkada itzela –koadro eta erdian harrapatu duena– nahikoa eta gehiago izan da hirugarren postu hori bermatu eta podiumean lekua egiteko. Ez da, nolanahi, serie buru izango datorren urtean Etxeberria, ez baita finalerdietan sartu.
FITXA TEKNIKOA
Iraupena: 45.37 minutu. Pilotakadak 216. Sakez: 5 Etxeberriak eta 0 eta falta 1 Larrazabalek. Jokoan egindakoak: 5 Etxeberriak eta 5 Larrazabalek. Jokoan galdutakoak: 3 Etxeberriak eta 10 Larrazabalek. Markagailua: 0-1, 1-1, 2-1, 2-2, 3-2, 5-2, 5-3, 6-3, 8-3, 8-4, 9-4, 13-4, 13-5, 13-6, 14-6, 15-6, 15-7, 16-7, 18-7, 18-8, 19-8, 22-8. Gorabeherak: Buruz Buruko Txapelketako hirugarren posturako partida Donostiako Atano III.a pilotalekuan. Aurreneko sakea, gorri. Dirua ere gorriaren alde.

Acusan a Lakua de acallar a una víctima en el acto de Gernika

‘La Revuelta’ astindu du Zetak-en ikuskizunak... eta Euskararen Nazioarteko Egunean

Desalojado el instituto de Martutene, el Ayuntamiento solo realoja a la mitad en La Sirena

Solicitan inhabilitación y prisión para los policías acusados de agredir a un menor en Gasteiz

