
Usansolok 100 joaldun inguru batu ditu antolatutako jai handian. 1988. urtean sortu zen Euskal Herriko Joaldunen Biltzarra, eta 2000an hasi ziren Euskal Herriko Joaldunen Festa antolatzen. Aurtengoa Usansolon antolatzen den lehen aldia izan da, eta dena Udala eta Oinarin dantza taldearen esku gelditu da. Beraiek arduratu dira egitaraua osatzen eta eguna antolatzen.
Oinarik dantza taldea ehun dantzari inguruk osatzen dute, eta horietatik 20 joaldunak dira. Festan herrialde guztietako 35 taldetatik etorritako joaldunak batu zaizkie.
Goizeko 9.30ean egin dute hitzordua, gosaltzeko, baina publikoarentzako egitarau ofiziala 11.45ean hasi da, joaldunen kalejirarekinm, joaldunei eskainitako aurresku batekin amaitu dena. Ondoren, poteo musikatuan joan dira denak, eta 15.00etan bertso-bazkaria egin dute, Unai Iturriaga eta Jon Maia bertsolariekin. Arratsaldean, festarekin jarraituko dute Mugi panderoa taldearekin, erromeriarekin eta larrain dantzarekin. Amaitzeko, gau parteab, Tri DJ gonbidatu dute.
Horrez gain, Euskal Herriko Joaldunen Festarentzako propio egindako garagardoa dastatzeko aukera dago Usansolon.
Joaldun, eta ez zanpantzar
Oraindik bada joaldunei zanpantzar deitzen diotenak, baina deitura egokia erabiltzeko eskatzen dute beti horretan dabiltzanek. Izan ere, joaldunen jatorria Ituren eta Zubietako inauterietan dago, gerora Euskal Herri osoko txokoetara zabaldu dena. Joareak gerrian lotuta daramatzaten kanpaiak dira eta, beraz, horiek jotzen dituztenak dira joaldunak.
Zanpantzar hitzak Saint Pansart pertsonaiarekin du zerikusia, sabelkeria handikoa. Edozein ospakizunetan dagoen sabelkeriari erreferentzia eginez, inauteriei ‘zanpantzarrak’ deitzen zitzaien lehen leku batzuetan. Joaldunak ‘zanpantzarretan’ ateratzen direnez, joaldunei zanpantzar deitzen hasi zitzaien, baina gogoratu ez dagoela ondo, eta edozein lekutan ere, joaldunei joaldun deitzen zaiela.

Diez bandas navarras rinden homenaje al trovador Fermin Balentzia con un disco tributo

La autopsia confirma el crimen machista en Barakaldo; detenido un hombre de 27 años

Multa de 400 euros por protestar en la inauguración del Culinary Center de Gros

El equipo de gobierno de Iruñea pide la dimisión de Ibarrola y Adanero por «difundir bulos»






