
Ibon Cormenzana (Bilbo, 1972) zuzendari bizkaitar emankorra da; 2022az geroztik hiru film estreinatu ditu, eta ‘Cuatro paredes’ laugarrena da. Gaur arte zazpi film luze zuzendu ditu, besteak beste: ‘El bus de la vida’ (2024), ‘Culpa’ (2022) eta ‘Alegría, tristeza’ (2018). Horrez gain, berrogei film eta telesail baino gehiago ekoitzi ditu.
‘Cuatro paredes’ pelikula hamabi sekuentzia planotan filmatu da, sekuentzia bat urteko hilabete bakoitzeko, eta Sofia Otero (‘20.000 erle espezie’) gaztea du protagonista, Manuela Velles-ekin batera. Ama baten eta haren hamar urteko alabaren arteko harremana du ardatz.
Sofia hamar urteko neskatoa da filmaren protagonista nagusia. Aita bat-batean hil da eta, amarekin batera, bizitza berri bati egin beharko dio aurre. Elkarrekin inoiz imajinatu ez zuten errealitate baten aurrean geratuko dira: egonkortasuna eta pobrezia bereizten dituen marra fina beraien oinen azpian amiltzen ari da.
«Filmaren narratiba, emozioak suspertzeko prozesu batean, dolua eta zentzuaren bilaketa aztertzen ditu, familiak eta komunitateak izan dezaketen funtsezko rola azpimarratuz», azaldu du zuzendariak. «Guraso bakarreko familien %80 emakumeak dira eta bi haurretik bat pobreziaren atarian bizi da» gehitu du.
Zuzendariaz gain euskal partaidetza garrantzitsua du filmak: Sofia Otero, Elena Irureta, Ramon Barea eta Maia Zaitegi aktoreak eta Aitor Etxebarria konposatzailea soinu bandaren alorrean.

Lateralidad, un tema desconocido pero crucial en el aprendizaje de las niñas y niños

El robo del año no ha tenido lugar en el Louvre, sino en Spotify

El Supremo confirma las condenas a Zulueta y Enparantza y reduce las de Zuriarrain y Sarriegi

PNV ganaría en Bizkaia mientras EH Bildu es la fuerza emergente, según un sondeo foral

