
‘Sharp Corner’ Russel Wangersky kanadar idazle eta kazetari ezagunaren ‘Whirl Away’ antologiaren barruan kokatzen den izen bereko istorio laburraren egokitzapena da. 2013an Thomas Head Raddall Award saria irabazi zuen kontakizun laburren bilduma bat da, eta gertaera traumatiko batzuen aurrean pertsonak gaindituta sentitzen direnean eta beren emozioei aurre egiteko gai ez direnean zer gertatzen den aztertzen du.
Josh-ek (Ben Foster) auto-istripu bortitz bat ikusiko du etxe aurreko bihurgune itxian. Gertakari horrek zirrara handia eragin dio eta gaixo-portaera bat garatzen hasiko da: auto-istripuetako biktimak etengabe salbatzeko beharra. Obsesio horrek ezin susmatuzko mugak gainditzera eramango du, emaztearen eta semearen ongizatea arriskuan jartzeraino.
Filmak heroiaren eta arriskuarekiko adikzioaren arteko lerro lausoa aztertuko du, baita traumaren ondorioak, kontrolaren beharra eta oreka mentalaren hauskortasuna ere.
Aktoreen artean bi izen nabarmentzen dira: Ben Foster eta Cobie Smulders.
Localizada la joven de 23 años desaparecida desde el día 25 en Donostia

El primer festival Aske pone la banda sonora a una Euskal Herria libre

La Ertzaintza deja impune la desaparición del test de drogas del hijo de un jefe policial

Mueren tres esquiadores, uno vasco, por un alud junto a los ibones de Brazato (Panticosa)

