
Egoitz Bijueskak denboraldiko lehen Munduko Kopa irabazi du park modalitatean, Ostian, Italian. Bilboko skaterrak bere kalitatea erakutsi du txapelketa osoan zehar eta ginga jarri dio igande honetako finalean egin duen lanarekin.
Arratsaldean pistara jauzi egiten azkena izan da, baina lehen txandan bertan 92.54 puntu lortu ditu eta bere lehiakide guztien aurretik jarri da: Pedro Carvalho, Luiz Mariano, Luigi Cini eta Gui Khury brasildarrak, Yuro Nagahara eta Soya Inomata japoniarrak eta Alessandro Mazzara italiarra.
Bigarren saiakeran ezin izan du aurreko jarduna hobetu, izan ere, erori egin da eta hirugarrenean 81.59ko nota jaso du, bere txandaren amaieran oreka galduz. Dena den, onena bukaeran iritsi da. Egoitzek 94.50 batekin errematatu du lana laugarren txandan, bertaratutako guztiak txundituta uzteko. Yuro Nagahara japoniarrak (92.30) eta Gui Khury brasildarrak (92.01) osatu dute podiuma.
Naia Laso, bosgarrena
Naia Laso bermeotarra bosgarren izan da emakumezkoen taldean. Laso zuzenean lehiatu zen final-laurdenetan Ostiako Munduko Kopa honetan, sailkatze kanporaketa jokatu behar izan gabe. Final-laurdenetan seigarren izan zen, 81.63ko nota onenarekin. Finalerdietan bere jarduna hobetu zuen, hirugarren amaituz, 85.13ko puntuazioarekin.
Igande honetako finalean, 87.05eko puntuazioa lortu du lehen txandan eta hirugarren kokatu duen 90.03ko emaitza bigarren txandan, baina ezin izan du nota hobetu hirugarren saiakeran, eta bosgarren amaitu du, Mizuho Hasegawa japoniarraren, Arisa Trew australiarraren eta Cocona Hiraki eta Hinano Kusaki japoniarren ondoren.
Gogoan izan behar da, hala ere, Naiak Abu Dhabiko Munduko Kopa irabazi zuela 2024an, Parisko Jokoetan diploma lortu zuela, eta urtea brontzezko dominarekin amaitu zuela Munduko Txapelketan.
Parkeko lehiaketa amaitu ondoren, aste honetan Afrika Criado gasteiztarra izango da street modalitateko lehiaketan, Erroman.

Lateralidad, un tema desconocido pero crucial en el aprendizaje de las niñas y niños

El bombardeo en Venezuela y el secuestro de Maduro desatan la desinformación en redes sociales

32 combatientes cubanos murieron en el asalto estadounidense en Caracas

54 urteko mendizale bat hilik aurkitu dute Aiako Harrian; Iban Apaolaza presoa da
