
Seme galdua berpiztuta azaldu da berriro Eibarren. Jon Magunazelaia da SD Eibarrek 2025/26 denboraldira begira itxi duen laugarren fitxaketa. Erdilari eibartarrak Realean 2016an hasi zuen ibilbidea txuri-urdinen aurreneko taldera iristear dela itxita aurkitu du eta, hala, Reala eta Eibar akordio batera iritsi direlarik, talde armaginarekin 2028ra arte itxi du kontratua.
«Gauza handia da niretzat etxera itzultzea. Etxean bezala inon ere ez da egoten bat», aitortu du Magunazelaiak Donostiatik Eibarrerako bueltako bidea egin ostean. Aurrez, 2023an, Realeko aurreneko taldean debuta egin arren, pasa den denboraldian Kordoban utzita aritu da erdilari eibartarra, baina ez du nahi adina zorterik izan, 20 neurketa jokatu baditu ere andaluziarrekin. Hori gutxi balitz, Imanol Alguacilen lekuan Realeko entrenatzaile lanetan hasi den Sergio Franciscok ez dio lekurik egin jokalari gipuzkoarrari 2025/26 denboraldira begira.
Ondorioz, Realak Magunazelaia behar ez zuelarik –nahiz eta beste urtebeterako kontratua izan Realean– eta Eibarrek etxeko jokalaria berreskuratzeko aukera argia ikusita, klub biek itxura baten arazorik gabe itxi dute akordioa, erdilaria armaginekin 2028ra arte lotuko duena.
Adrian Pica, Mirandesen utzita
Alavesi dagokionez, berriz, Adrian Pica erdiko atzelariak utzita Mirandesen jokatuko du, aurrez talde babazorroarekin kontratua luzatu ostean.
‘Chacho’ Coudetek ez zion minutu askorik eman iaz, baina etorkizunera begira Alavesek badu itxaropenik atzelari Salamancako Alba de Tormesen duela 23 urte jaiotako jokalariarengan. Gijongo Sporting eta Mirandes, biak ala biak, Picaren atzetik ei zebiltzan eta azkenean Gasteiztik 35 kilometrora mugituko da jokalari gaztelarra.
_copia.jpg)
Irauli ekimena: Euskal Herriko familia euskaldunen korapiloak askatzeko topagune berria
Localizada la joven de 23 años desaparecida desde el día 25 en Donostia

La Ertzaintza deja impune la desaparición del test de drogas del hijo de un jefe policial

Mueren tres esquiadores, uno vasco, por un alud junto a los ibones de Brazato (Panticosa)
