
Azken 55 urteetako beroena izan da aurtengo ekaina. Izan ere, 2003ko hilabete berean erregistratutakoen antzeko datuak jaso ditu Euskalmetek. Euskal kostaldeko batezbesteko tenperatura 20-21 gradu bitartekoa izan zen eta Arabako Lautadan 19 gradutik gorakoa, hots, 1991-2020 tarteko batezbestekoa baino altuagoa. Halaber, ezohiko tenperatura altuak izan ziren hainbat egunetan.
Hilaren 9tik 13ra bitartean penintsularen hegomendebaldetik sartu zen haize beroak tenperaturen gorakada eragin zuen eta 10ean 30 gradutik gorako tenperaturak izan ziren barnealdean, hala nola, Eturan 35,8 gradu, San Prudentzion 35,8, Zanbranan 35,5, Gasteizen 35,1 eta Agurainen 35.
Ildo beretik, 13an izan zen hego haizeak kantauriar isurialdearen barnealdeari eragin zion bereziki eta 35,1 gradu izan ziren Sodupe-Kadaguan, 34,7 Gardean, 34,4 Zallan eta Alegian eta 34,3 Zizurkilen.
Halaber, hilaren 18tik 21era bitartean Afrikatik haize beroa sartu zen eta ekainaren 20an neurtu ziren hilabeteko tenperaturarik beroenak, hainbat tokitan 38-39 gradura iristeraino.
Aldiz, hurrengo egunean kantauriar isurialdearen zati handienean behera egin zuten tenperaturek eta beroak bereziki eragin zuen Araban, Zanbranan eta Espejon 36 gradutik gorako tenperatura izan baitzen.
Hurrengo egunetan beroa mantendu zen eta 24ean 30 gradu inguruan ibili ziren Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako udalerri gehien-gehienak. Sodupe-Kadaguan, esaterako, 38 gradu izan zituzten. Beste beroaldi batekin amaitu zen ekaina, hilaren 28tik 30era bitartean minimoak ere altuak izan baitziren.
Tenperatura altuak ez ezik, ekainean ohikoa dena baino intsolazio handiagoa izan da. Izan ere, eguzkiaren argi orduak %15-20 gehiago izan dira, oro har. Prezipitazioei dagokienez, ohikoa edo umela izan dela esan daiteke. Hain zuzen, euriteak izan dira, besteak beste, Goerrin eta Tolosaldean; baina, prezipitazio gutxi izan da Trebiñotik Debagoienara doan zonaldean, baita Enkarterrin ere.

Ambulancias de Osakidetza, un servicio de camino a urgencias

Mikel Zabalza gogoan: «Memoriaren herria gara, ezkutuan gorde nahi dutena argitaratuko duena»

El Patronato del Guggenheim abandona finalmente el proyecto de Urdaibai

Ocho de los Filton24 mantienen la huelga de hambre como protesta por el genocidio en Palestina

