Polvorilla, Pepa eta Miel. Hala dute izena Salvador Sorianoren gurdiari tira egiten dioten zaldiek. Teruelen dagoen Los Lucas herrikoa izan arren, 52 urteko gizon honen bidaia udazkenean hasi zen, urriaren 10an, Valentzian dagoen Adzaneta de Albaida herrian.
Bertatik abiatu zen Kantauriko kostalderantz, eta neguan iritsi zen Kantabriara. «Kantabria ezagutu nahi nuen; gero, gerokoa», esan zion ‘Diario Montañes’-eko kazetari bati. Bertatik mendebaldera jo zuen, Galizaraino. Apirilean heldu zen bertara, lagun batekin, eta ondoren Asturiasera itzuli zen, Europako Mendiak ezagutzeko asmoz.
Orain Euskal Herrira heldu da, eta astelehen honetan Urretxun izan da. Bertan gelditu da pentsua erosteko. Eta gaua Ezkioko zelai batean pasako du. Asteartean jarraituko du bere bidaia, Iruñeraino, eta handik Pirinioetara.
Duela bederatzi hilabete hasi zen Sorianoren abentura, eta inork ez daki noiz amaituko den. Berak daki bakarrik zein izango den hurrengo geltokia, eta noiz itzuliko den etxera. Bidean dagoen bitartean zenbait lan egiten ditu, eta dirua izanez gero bidaia urte bukaeraraino luzatzeko prest dago. Galizan zegoenean esan zuen bezala, «zer ekarriko ote digu etorkizunak!».

Lateralidad, un tema desconocido pero crucial en el aprendizaje de las niñas y niños

Preparándose para confirmar en las urnas la anomalía vasca

Dantzalekura itzulera

«Dirigiremos Venezuela hasta que haya una transición», proclama Trump tras secuestrar a Maduro
