
Uda parteko urteroko hitzorduari eutsi diote igande goiz honetan Sarek eta Etxeratek, Hego Euskal Herriko 11 hondartzetan mobilizazioak egin dituzte, euskal preso, iheslari eta deportatuen etxeratzearen aldeko aldarriak bat egiteko. Gatazkak utzitako ondorioek eragiten duten sufrimenduek «behin betiiko amaitu behar dutela» adierazi dute Ondarretan egindako irakurketan.
Igande goiz honetako giro eguzkitsuan, beste behin hondartzak bete ditu Sarek eta Etxeratek egindako deialdiak, giro ona baliatuz aldarriz bete dituzte itsasertzak. Ondarretako hondartza bainulariez beteta bazegoen ere ‘euskal presoak etxera’ oihuek eta aldarriak hondartzan zein inguruan zeudenen arreta piztu dute; izan da auziaren inguruan galdetzera hurbildu den turistarik ere.
Hondarretan ‘Behin betiko. Bakea, konponbidea, elkarbizitza’ lona zabaldu dute, eta hamarnaka protestarik itsasertza hartu dute «etxera» zihoen pankartarekin. Hondartzaren goikaldean, Antiguoko tunelaren parean, ere elkartu dira hainbat kide, «azken txanpa» dela, eta lanean jarraitu behar dela azaltzeko. Sareko Beñat Uribe-Etxeberria eta Etxerateko Gorka Garcia arduratu dira adierazpenak egiteaz.
Donostian mobilizatzeaz gain, Deban, Orion, Bakion Ean, Lagan, Laidan, Lekeition, Mundakan, Muskiz-Zierbenan eta Ondarrun elkartu dira euskal preso, iheslari eta deportatuen etxeratzea exijitzeko.
Helburu bakarra dutela gogoratu dute: «Behin betiko amaitzea sufrimenduarekin, behin betiko konponbidea lortzea, behin betiko bakea eskuratzea, eta noski, behin betiko elkarbizitza agertokietara jauzi egitea». Amaierei erreferentzia egiteko «azken txanpa» esamoldea erabiltzen dela azaldu dute bozeramaileek, baina azken txanpa horiek «benetan gogorrak eta luzeak» izan daitezkeela aitortu du.
«Sufrimenduarekin amaitu»
«Benetan gogorra ari da izaten ETAk bere jarduera eten zuela 15 urte beteko direnean datorren urtean, euskal preso, iheslari eta deportatuen etxeratzearen azken fase hau», esan du Sareko kideak.
Azaldu dute egun 60 direla beraien zigorrak erregimen irekian betetzen ari diren presoak, egindako lanak fruituak ematen dituenaren adierazle dela hori nabarmendu dute. Baina gaineratu dute, oraindik bidea luzea dela, «hamaika dira oraindik egia jakiteko, errekonozituek izateko eta erreparatuak izateko falta diren biolentzia ezberdinen biktima». Eta horiekin batera erdigunera ekarri nahi izan dituzte urte luzetan erbestean egotera behartuak izan diren iheslari zein deportatuak.
Etxeraten eta Sareren ustez azken txanpak azken bultza behar du ondorio guztiekin amaitu eta konponbidearen, bakearen eta elkarbizitzaren izenean urratsak emateko. «Sufrimendua oraindik egon badagoelako, ezinbesteko da euskal herritarren gehiengoaren babesa etxeratzearen alde mantentzea», egin diote dei euskal jendarteari.
Mobilizatzeko deia
Horregatik, beste urte betez mobilizatzen jarraituko dutela egin dute aldarri, «azken txanparekin amaitzea guztion artean lortuko dugu eta». Eta hurrengo mobilizazio baten berri eman dute, Sarek deituta Abuztuaren 16an, Donostiako Aste Nagusiaren barruan mobilizazioa egingo dute Bulebarretik 12.30etan abiatuta.

La Audiencia Nacional ordena el ingreso en prisión de Arantza Zulueta y Jon Enparantza

La adicción a la pregabalina no para de crecer en los márgenes

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

Dos años de prisión para el jefe de operaciones de la Ertzaintza en Durango por corrupción

