
CYD Fundazioaren ‘Las universidades españolas. Una perspectiva autonómica. 2025’ txostenean jasotako informazioaren arabera Euskal Herriko ikasleak dira graduko ikasketak azkarren amaitzen dutenak; izan ere, ikasleen % 51,4k aurreikusitako denboran amaitzen ditu ikasketak, eta Estatuko unibertsitate presentzial guztietan ia bederatzi puntu gutxiagokoa da portzentaia (%42,7).
Ikasketak uzten dituztenean datuak ere onak direla nabarmendu du Lakuak. Izan ere, 2020/2021 ikasturteari dagokionez, lehen mailan hasi zirenen ikasleen %12,7k utzi zuten unibertsitateko gradua, eta %6,55ek gradu aldaketa egitea erabaki zuten.
Datu horiek Espainiar estatuko batez bestekoarekin alderatuta baxuak dira eta, Juan Ignacio Pérez Iglesias Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntzako sailburuak adierazi duenez, «unibertsitate aurreko prestakuntza eta orientazio egokiaren ondorioz dira».
2018/2019 ikasturtean gradu ikasketak hasi zituzten bost ikasletik batek utzi zituen ikasketak: %13,9 lehen mailan, %4,4 bigarrenean eta %2,3 hirugarrenean. Hala ere, uzte-tasa hori jaitsi egin da azken urteotan: masterrean, gainera, %5,2k utzi zuen 2020/2021ean, graduan, berriz, %12,7k lehen mailan.
Era berean, ikasketak aldatzen dituztenen ehunekoa ere baxua da: %6,5 inguru ikasturteko promozioaren arabera. Masterrean, aldaketa kasuak ere gutxi dira: %1,1 eta %0,7, hurrenez hurren.
Euskal ikasle gehienek Batxilergoko Unibertsitatera Sartzeko Ebaluazioa (USE) lehen deialdian gainditu zuten (%98,1), eta bigarren deialdira joandakoek ere emaitza bikainak lortu zituzten (%88,4). Datuak oso antzekoak dira lurralde ezberdinetan.

Osakidetza administró otros dos tipos de vacunas caducadas; la Fiscalía abre diligencias

Osakidetza anuncia un paquete de medidas para agilizar la Atención Primaria

Osakidetza ha administrado vacunas caducadas a 253 personas, la mayoría bebés

Elkar argitaletxeak Hertzainaken errepertorioa baimenik gabe ustiatu zuela ebatzi du epaitegiak
