
Gure Esku Dagok deia egin du euskal ikurrez betetzeko datorren astean Euskal Herritik igarotzen diren Vueltako etapak. Hain zuzen, txirrindularitza lasterketa Nafarroan sartuko da irailaren 2an, asteartea. 10. etapa Sendaviva eta Belagua artean egingo baita eta, esaterako, Erriberritik eta Izabatik pasako da.
Irailaren 3an, berriz, Bizkaitik igaroko da Vuelta. 11. etapa Bilbon hasiko da, eta, besteak beste, Gernika, Bermeo edo Loiutik igaroko da Bilbora itzuli aurretik.
Herri Libre Bat erakutsiko dugu!♀️
— Gure Esku (@gure_esku) August 27, 2025
La Vuelta Euskal Herritik igaroko da eta gu errepideetara aterako gara gure ikurrak zabaltzera. Hartu zuena eta esan dezagun argi 7 lurraldez osatutako herria dela hau!#HerriLibreBat #EuskalHerriakErabaki pic.twitter.com/LZiIeAPi8B
Horren harira, Gure Eskuk deia egin die herritarrei errepide bazterrak ikurrinez eta nafar banderez betetzeko «hemen nazio bat dagoela, Euskal Herria, zazpi lurraldez osatutakoa, eta herri honek taupada bizia duela erakusteko. Berezko hizkuntza eta kultura dituen nazio bat, bere ikurrak harro haizatzen dituena eta kirola grinaz eta errespetuz bizi duena».
«Txirrindularitza lasterketak kirol probak baino askoz gehiago dira euskal herritarrontzat, festa, komunitatea egiteko une eta gure herriaren erakusleiho bihurtu baikenituen aspaldi», nabarmendu dute.
Gure Eskuk gogorarazi du, aurretiaz, Euskal Herriko Itzulian eta joan den urteko Vueltan errepideak ikurrinez eta nafar banderez bete zituztela eta euskaldunen taupada erakutsi ziotela munduari. Hortaz, «etorkizuna libre eraiki nahi duen herri bat dagoela» aldarrikatzeko errepideetara ateratzeko deia egin du.

‘La Revuelta’ astindu du Zetak-en ikuskizunak... eta Euskararen Nazioarteko Egunean

Desalojado el instituto de Martutene, el Ayuntamiento solo realoja a la mitad en La Sirena

Solicitan inhabilitación y prisión para los policías acusados de agredir a un menor en Gasteiz

Euskal Herriko Osborneren azken zezena lurrera bota du Ernaik
