
EH Bilduk Arabako 25 kontzejurentzat laguntza-lerro bat jarriko du abian hauek etorkizuneko planak diseinatu ditzaten. Lehenengo fase batean Arabako Foru Aldundiak plan horiek egiteko behar den aholkularitza ordainduko du eta, bigarrenean, hiru ekitaldietarako adostu den 1,2 milioi euroko partidari esker, bertan jasotako neurriak finantzatuko dira.
Koalizioak azaldu duenez, «azpimarratzekoa» da kontzeju gehien eskatu duten kuadrillak Añana eta Mendialdea direla, 10 eta 7 eskaerarekin, hurrenez hurren. Hauek dira, hain zuzen, despopulazioak gehien eragiten duen biak. Beraz, «argi dago beharra badagoela eta horrelako ekimenak beharrezkoak direla».
Eva Lopez de Arroyabe EH Bilduren Arabako Batzar Nagusietako bozeramailearen hitzetan, «beti defendatu dugu herriei autonomia emateko beharra. Hemendik aurrera, herri bakoitzak erabaki ahal izango du zein lan-ildok izan behar duten lehentasuna, bere premien, gabezien edo nahien arabera. Garraio-zerbitzuak, hezkuntza, etxebizitza, zerbitzu soziosanitarioak, aisia eta kultura, gazteria... behar horiek eta beste batzuk hobetu nahi ditugu plan hauei esker».
Bestalde, Javier Argote EH Bilduko prokuradoreak gogorarazi duenez, herrietan beharrezkoa da etxebizitzaren arloan eta lan-jarduerak garatzeko espazioetan esku hartzea. Helburua da behar horiei erantzutea eta beste eremu batzuetako jarduerak eta hobekuntzak proposatzea, hala nola kulturakoak, ingurumenekoak, sozialak edo ekonomikoak.

La adicción a la pregabalina no para de crecer en los márgenes

Dos años de prisión para el jefe de operaciones de la Ertzaintza en Durango por corrupción

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

Desconocidos roban la ikurriña de Ayuntamiento de Ondarroa y realizan pintadas
