
Carlos Augusto Casas kazetariak idatzitako ‘Ya no queda junglas adonde regresar’ eleberriaren istorioa Madrilen gertatzen da, baina zinemarako egokitzapenean Donostia izango da filmaren eszenatokia. Gizonezko bortitzen, narkotrafikoaren eta prostituzioaren inguruko istorio bat kontatuko du.
Theo, ‘Gentleman’ ezizenez ezaguna, soldadu estatubatuar ohia da. Bere bizitza bakarti eta miserablea bere emazte zenarekin izandako iragan hobearen eta Olgarekin izan ohi duen hitzorduaren oroitzapenen artean igarotzen da. Olga hiltzen dutenean, mendeku basatia nahiko du protagonistak
Ron Perlman da protagonista, eta Itziar Ituñok ere parte hartzen du, narkotrafikoko kartel bateko liderraren azalean. Horrez gain, Karra Errejalde, Megan Montaner eta Hovik Keuchkerian ere agertzen dira.
Gabriel Beristain mexikarra da zuzendaria, Luis Buñuelen ‘El ángel exterminador’ filmeko protagonistetako baten semea eta Marvel faktoriako ohiko kolaboratzailea. Beristainek berezitasun bat du: Mexikon erbestean zegoen Antxon Ezeiza donostiarra izan zen zineman aritzeko motibatu zuena. Jose Julian Bakedanorekin lan egitera iritsi zen, eta euskarazko zuzeneko soinudun lehen filmaren argazki zuzendaria izan zen: ‘Oraingoz izen gabe’(1987). Filma Klasikoak sailean eman dute aurtengo Donostia Zinemaldian, Euskadiko Filmategiak zaharberritu dituen lau izenburuetako bat delako.

Crisis en Sumar: dimisiones, acusaciones de acoso e intentos de cambio de cúpula

El PNV apuesta por Mikel Hidalgo para sustituir a Aburto como candidato a la Alcaldía de Bilbo

El exalcalde de Iruñea Enrique Maya denuncia haber sufrido una agresión en Alde Zaharra

Detenido el expresidente del Tudelano y otras seis personas por presunta corrupción deportiva

