
Irunberriko Lanbide Heziketako Ikastetxe Integratu Politeknikoko irakasle eta ikasleek salatu dute «Nafarroan Lanbide Heziketa Duala arautzen duen lege berria indarrean sartu zenetik LHk bizi duen egoera larria». Ostiral honetan egin dute salaketa, Lanbide Heziketako 2025-2026 ikasturtea inauguratzeko Letizia Ortiz erregin espainolaren bisitarekin bat eginez.
Inaugurazio-ekitaldia hasi baino ordubete lehenago egin dute elkarretaratzea zentroko atarian. Bertan zeuden erregin espainolaren zain zeuden pertsonak, eta orduan atera dute ‘LHn beste murrizketa bat ezarri digute’ zihoen pankarta.
Ekitaldi hau «aukera ona» da aldarrikapenak publiko egiteko, adierazi du Diego Yoldik, ikastetxeko irakasleak, eta zehaztu du ez dutela Lanbide Heziketa Duala baztertzen, baizik eta haren alde egiten dutela, «baina baldintza duinetan, irakaskuntzaren kalitatea gutxienez orain arte egiten zen bezala mantendu daitekeela ziurtatzeko».
«Bitartekoak oso urriak dira, Hezkuntza Sailak gure jarduera guztiarekin jarraitzea nahi du, enpresan jarraipena egiteko beharra areagotuz», azpimarratu du, eta, horren ostean, «Dualaren hilobia bera» ere hori izango dela nabarmendu dute.
Hezkuntza departamentuarekin mantendutako harremanen inguruan, Yoldik esan du komunikazioa Nafarroako zuzendarien plataformaren bidez egin dela, eta manifestu bat helarazi dela, Nafarroako hainbat ikastetxetan Lanbide Heziketa Duala kudeatzeko moduarekin eta plan zaharreko ikasleak eramateko ordu faltarekin desadostasunak zeudela jasotzen zuena, baina «komunikazio horizontal bat ez da inoiz egon».
LHren egoerari dagokionez, STEILAS, LAB, CCOO eta ELA sindikatuek aste honetan bertan iragarri dute greba deituko dutela azaroaren 3, 4 eta 5erako.

Evacuados los pasajeros del Metro en Leioa tras explotar la batería de un móvil

Pello Reparaz y Amaia Romero, juntos como ‘dantzaris’ en el último mural de LKN en Madrid

Fallece la jueza Ángela Murillo, protagonista de varios juicios contra la izquierda abertzale

«Las pantallas están agravando las enfermedades mentales y haciéndolas más comunes»
