
Alberto Vázquezek, ‘Psiconautas’ (2015) eta ‘Unicorn Wars’ (2022) zuzendu ondoren, bere hirugarren film luzea aurkeztuko du: ‘Decorado’. Aurrekoetan bezala, helduentzako animazioaren baliabideak erabiliz, hausnarketa sozial, politiko eta psikologiko sakonak jarriko ditu mahai gainean. Sitgeseko Sail Ofizialean lehiatu ondoren iritsiko da zinemetara. Abano Productions eta Glow ekoiztetxeekin batera, Uniko ekoiztetxe bilbotarra dago lanaren atzean.
Arnold izeneko adin ertaineko sagu baten istorioa azaltzen du; krisi existentzial betean harrapatuta dago. Bikotekidearekin duen harremana gainbehera doa, bere bizitza zentzugabea iruditzen zaio, eta fartsa handi baten erdian bizi denaren susmoa dauka. Paranoia huts gisa hasten dena ihesaldi desesperatu bihurtzen da, askatasunaren –edo horren antzeko zerbaiten– bila abiatzen den ihesaldi bat.
Filma gaztelera hutsean dagoen arren, zenbait pertsonaia bikoiztu dituzten ahots euskaldunak topatuko ditugu: Asier Hormaza, Joxe Felipe Auzmendi, Kandido Uranga, Iñaki Beraetxe eta Aintzane Gamiz esaterako.
‘Decorado’ izen bereko film laburrean oinarritzen da, eta mundu horri berriro heldu eta film luze formatura eramatearen zergatiari buruz zuzendariak honakoa azaldu du: «Hainbat arrazoirengatik. Lehenik eta behin, film labur bat egitea bi urteko prozesu bat delako, non mini unibertso gisa eraiki behar duzun, pertsonaien eta munduen kosmologia oso batekin. Lan gogorra da eta azkenean beti geratzen naiz film laburra motz geratzen zaidalako sentsazioarekin eta trama eta pertsonaia horiek zabaltzeko gogoa ematen dit. Kasu honetan sentipen hori oso indartsua izan zen, maila guztietan ondo atera zen proiektua zelako, bai artistikoki, bai aintzatespenen aldetik ere».

Plante de EH Bildu y C-Z a la Medalla de Oro a M. Torres por sus vínculos con Israel

Acusan a Lakua de acallar a una víctima en el acto de Gernika

‘La Revuelta’ astindu du Zetak-en ikuskizunak... eta Euskararen Nazioarteko Egunean

Desalojado el instituto de Martutene, el Ayuntamiento solo realoja a la mitad en La Sirena

