Boikot kulturala
Palestinan gertatzen ari dena jasanezina, mingarria eta latza da. Edozein hitz motz geratzen da han gertatzen ari dena adierazteko orduan.
Testuinguru horretan, BDS mugimenduak –Boikota, Desinbertsioa eta Zigorrak– indarra hartu du, Israelgo politikak zuzenean zein zeharka babesten dituzten enpresa eta erakundeen aurka presio tresna gisa. Boikot kanpaina horien artean zinemaren industria ere ageri da.
Disney, esaterako, eztabaidaren erdian dago, Israeli ematen dion laguntza finantzarioa dela eta. 2023an, Disneyko zuzendari Bob Igerrek 2 milioi dolarreko dohaintza egin zien Israelgo erakundeei. BDS mugimenduak Disneyren ekoizpen guztiak boikotatzeko deia egiten du, parke tematikoak eta streaming zerbitzuak barne.
Bestalde, MUBI banatzailea eta streaming plataforma ofizialki lurreratuko da gaur Europan, ‘The Mastermind’ filmarekin. Baina albiste garrantzitsuena beste bat da: MUBIri egindako boikotak indarra hartu du aurten, Sequoia Capital inbertsio-enpresarekin eta honek Kela teknologia militarreko enpresa israeldarrekin dituen loturengatik.
Lotura hori hainbat zinemagilek salatu dute, besteak beste Film Workers for Palestine taldekoek, MUBI Gazako indarkeriaz baliatzen den erakunde batekin elkartu delako.
Boikot kulturala funtsezko tresna bihurtu da, okupazioa eta genozidioa betikotzen dituzten erakundeei presioa egiteko.
Jarrai dezagun.
Localizada la joven de 23 años desaparecida desde el día 25 en Donostia

La Ertzaintza deja impune la desaparición del test de drogas del hijo de un jefe policial

Mueren tres esquiadores, uno vasco, por un alud junto a los ibones de Brazato (Panticosa)

El actor Sambou Diaby, expulsado de un bar de Bilbo acusado de mantero: «Aquí no puedes vender»

