Iradoki, ez erakutsi
Zinemak utzi dizkigun pertsonaia ikoniko batzuetan pentsatzean, oso litekeena da gure buruak jukutria gaiztoa egin izana –behintzat, nire kasuan– eta, filmaren iraupena kontuan hartuta, pantailan duen presentzia benetakoa baino askoz handiagoa dela pentsatzea.
‘Star Wars’ sagako Darth Vader, esaterako, George Lucasek 1977an zuzendutako klasikoak irauten dituen 121 minutuetatik soilik 8 minututan agertzen da pantailan. Zinemaren beste ikono ilun bat, Hannibal Lecter beldurgarria, ‘The Silence of the Lambs’ (‘El silencio de los corderos’, gazteleraz) filmean Anthony Hopkins-ek gorpuzten duen pertsonaia, 16 minututan agertzen da film osoan zehar. Harrigarria, ezta?
Adibideak ez dira hor amaitzen: ia hiru ordu eta erdi irauten duen ‘Apocalypse Now’ filmean, Walter E. Kurtz (Marlon Brando) 15 minututan agertzen da; Spielbergen ‘Jaws’ pelikulako marrazo protagonista 4 minututan soilik ikusten da; 1979ko ‘Alien’-eko Xenomorfoa, berriz, metraje osoaren 4 minututan baino ezin da ikusi; eta 1939ko ‘The Wizard of Oz’ (‘El mago de Oz’) klasikoaren sorgina, 101 minutuetatik 12 minututan bakarrik agertzen da.
Adibide horiek guztiek frogatzen dute pertsonaia bat gidoian edo pantailan agertzen den denbora ez dela zertan proportzionala izan bere garrantziarekin. Eta gehienetan, batez ere gaizkileen kasuan, interesgarriagoa dela iradokitzea, erakustea baino.

Lateralidad, un tema desconocido pero crucial en el aprendizaje de las niñas y niños

PNV ganaría en Bizkaia mientras EH Bildu es la fuerza emergente, según un sondeo foral

Ertzainas acusan a los antifascistas del 12-O de usar «tácticas militares» en Gasteiz

Josu Jon Imaz agradece a Trump que «abra las puertas a una mejor Venezuela»

