
Donostiak Illunben berriro hartuko du maiatzaren 8tik 10era Emakumeen Eskubaloi Kopako 47. ekitaldia. Bera Berak ohar baten bitartez aditzera eman duenez, dagoeneko Internet bidez salgai daude hiru egun horietan jokatuko diren zazpi partidak ikusteko abonamenduak.
Antolatzaileek hiru prezio ezarri dituzte eskubaloiko hiru egunak gozatzeko: helduek 45 euro ordainduko dituzte eta gazteenek –2011ko urtarrilaren 1etik aurrera jaiotakoak– 25 euro. Horrez gain, pistatik gertuen dauden eserlekuentzat prezio bakarra izango da: 65 euro.
Erosteko prozedurak ez dauka beste munduko misteriorik. Hala, Internet bidez abonamendu hauek eskuratzeko venta.copadelareina2026.com webgunera jo behar du interesatuak. Lehenik eta behin, balizko erosleak erabiltzaileen gunean erregistratu beharko du, eta, ondoren, ‘Sarrerak’ atalean abonamendua hautatu beharko du, eta bide batez, animatu nahi duen taldean klik egin.
Gaur egun, bi taldek bakarrik dute bermatuta Kopako azken faserako sarbidea: Super Amara Bera Bera egungo txapeldun eta antolatzaileak, eta Atarrabiako Replasa Beti Onak taldeak, pasa den martxoan Granollersen jokatu zen ekitaldian Kopako txapeldunorde izan zelako.
Talde hauek biek dagoeneko zehaztuta baitute beren harmaila, eta, beraz, pertsona bakoitzak bere eserlekua izango du dagokion harmailan. Azken fase hau osatuko duten sei taldeak otsailaren 4an jokatuko diren kanporaketatik aterako dira.
Antolatzaileek hiru eguneko abonamenduak bakarrik jarri dituzte salgai, Illunbera hiru egunetan joatea nahi duten pertsonei lehentasuna emate aldera. Hala ere, Kopako azken fasea jokatu aurreko egunetan erosi ahal izango dira ere maiatzaren 8ko lau partidak ikusteko sarrerak. Horrez gain, egun horretan bertan irekiko da finalerdietako eta finaleko partidak erosteko aukera.
Ordutegiak oraindik ez daude zehaztuta, baina fasea maiatzaren 8an, ostiralean, hasiko da, 13.00ak aldera, eta azken partida 20.30ak inguruan jarriko da martxan. Finalerdiak larunbat arratsaldean izango dira eta finala, berriz, igandean 13.00ak aldera.
Deskontuak
Super Amara Bera Berako abonatuek %25eko deskontua izango dute. Ez hori bakarrik: bakoitzak bi abonu izango ditu eskuragai aipatu salneurrian. Bestalde, gutxienez 20 pertsona elkartzen dituzten kolektiboek ere deskontu hori bera izango dute. Horretarako, klubarekin harremanetan jarri behar da admbalonmano@berabera.eus helbide elektronikoaren bidez.
Urte hasieran 2026ko Kopari buruzko xehetasun guztiak aurkeztuko dira. 2022ko edizioak eta, bereziki, 2024koak arrakasta handia izan zutenez (4.200 pertsona baino gehiago bildu ziren Illunben), antolatzaileek kopuru hori gainditzeko erronka ezarri dute 47. edizio honetan.
Bestelako zalantzarik argitzeko, iradokizunak egin edo informazio gehiago nahi izanez gero, info@copadelareina2026.com helbide elektronikora idazteko gomendatzen da, bide batez.

La adicción a la pregabalina no para de crecer en los márgenes

Dos años de prisión para el jefe de operaciones de la Ertzaintza en Durango por corrupción

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

Desconocidos roban la ikurriña de Ayuntamiento de Ondarroa y realizan pintadas
