
Maddi Barrokal da Ados Pilotaren Lau eta Erdiko lehen txapelduna, Azkoitiako Gurea pilotalekuan jokatu den final handian Leyre Oskoz 22-5 menderatu ostean. Partidak hasieratik izan du kolore gorria eta Barrokalek garaipen garbia eskuratu du.
Bergararrak sekulako erakustaldia eman du: sakearekin asko asmatuz, tantoak amaitzen ere bikain eta defentsan oso sendo. Leyre, aldiz, finalerdietan erakutsi zuen mailatik oso behera ibili da eta amore eman behar izan du Maddi handi batean aurrean.
Pena izan da, giro bikaina egon delako Gurea pilotalekuko harmailetan eta, gaur ez bezala, txapelketak iraun duen bi hilabeteetan partida onak ikusi direlako.
Maddik eskaintza berezia egin nahi izan dio duela gutxi hil zen Naroa Elizalde Etxekoloneari.

Pays Basque
‘Non ote zaude?’ Argazkiko neskatoaren bila, memoria kolektiboaren bidez

Musique
Elkar argitaletxeak Hertzainaken errepertorioa baimenik gabe ustiatu zuela ebatzi du epaitegiak

Santé
Osakidetza ha administrado vacunas caducadas a 253 personas, la mayoría bebés

Pays Basque
En la ‘rotonda’ de Europa, Euskal Herria se enfrenta a «una avalancha blanca» de cocaína

Santé