
Richard Linklaterrek, bere ibilbide zinematografikoan, etengabe josi ditu gai eta estilo jakin batzuk, hari fin baten moduan film batetik bestera eramanez. Bere obra osoaren gainetik dantzan ari den gai nagusiena denboraren igarotzea da: denborak pertsonaiengan uzten duen arrastoa eta eragina.
Zuri-beltzean filmatutako ‘Nouvelle Vague’ proiektua Linklaterren ohiko filmografiatik zertxobait urruntzen bada ere, ikuslea beste lurralde interesgarri batera eramaten du: zinemaren historiaren bihotzera.
Hitzaurre baten ondoren, ‘Cahiers du Cinéma’ aldizkariaren erredakzioa ikusiko dugu, Parisko zinemazaletasunaren epizentroa, eta bertan Jean-Luc Godard (Guillaume Marbeck) agertuko da, Nouvelle Vague mugimendu frantziarraren kide bakoitzarekin batera.
Hortik aurrera, Linklaterrek, 1959ko Parisera garamatza, Godardek zuzendu zuen ‘À bout de souffle’ (gaztelaniaz ‘Al final de la escapada’) mitikoaren errodajera. Aldi berean, Nouvelle Vague mugimendu frantziarraren jaiotzaren atzean gordetzen den istorioa aletuko du, sormenaren eta ausardiaren une erabakigarri hura berriz piztuz. Hogei egunetan egituratuta dago kontakizuna, errodajeak iraun zuen egunetan.
Maitasun gutuna zinemari
Zuzendari estatubatuarrak zinemazaletasunez betetako keinu eta erreferentzien ospakizun gisa egituratuko du filma, eta gazte kuadrilla baten bizitasunak, gogoak eta arintasunak zeharkatuko dute narrazioa.
Zinegilearen esanetan, aspaldi, 20 urte besterik ez zituenean, bere burua eleberrigile edo dramaturgo gisa irudikatzen zuen. «Niretzat, zinema Hollywood zen, besterik ez. Asko gustatzen zitzaizkidan filmak, baina ez zitzaidan inoiz burutik pasa nik neuk bat egitea. Hala ere, ‘À bout de souffle’ ikusi nuenean, pentsatu nuen: Orduan posible al da? Askatasun horrek liluratu egin ninduen. Ez nekien ezer zinemari buruz, baina filma hain zen bikaina, alaia eta iraultzailea…». Zuzendariaren adierazpenek argi uzten dute ‘Nouvelle Vague’ egitearen arrazoia.

Lateralidad, un tema desconocido pero crucial en el aprendizaje de las niñas y niños

PNV ganaría en Bizkaia mientras EH Bildu es la fuerza emergente, según un sondeo foral

Ertzainas acusan a los antifascistas del 12-O de usar «tácticas militares» en Gasteiz

Josu Jon Imaz agradece a Trump que «abra las puertas a una mejor Venezuela»

