
Debako Udalak (Gipuzkoa) eta Elkar argitaletxeak antolatzen duten Tene Mujika bekako epaimahaiak iragarri du 2026ko diru laguntza eman gabe uztea erabaki duela. Zazpi proiektu aurkeztu dira guztira, eta «denak ziren printzipioz interesgarriak, baina denek zuten gabeziaren bat ere», azaldu dute.
Horrenbestez, ekimenaren sustatzaileek jakinarazi dutenez, «bekaren historiari eta prestigioari eusteko», aurtengo deialdia hutsik uztea erabaki du Kristina Berasainek, Eneko Bidegainek eta Cira Crespok osatutako epaimahaiak.
Debako Udalak eta Elkar argitaletxeak antolatzen dute Tene Mujika beka, eta Euskal Herriko historia hurbilaz idatzitako lanak saritzea du helburutzat. Bekari esker argitaratutako azken lanak honako hauek izan dira: Jon Artanoren ‘Juana’, Alaitz Melgarren ‘Josefa, neskame’ eta Mikel Sotoren ‘Mirande, herriminez, ezin-minez’.
Iaz, Iñaki Sagarnak eta Lander Aranberrik eraman zuten saria, Euskal Herriak Israelekiko izan duen jarreraren bilakaera aztertzeko, eta lan hori amaitzen ari dira egileak.
‘Eretz-Herria: euskal erresistentziaren Israel-Palestina auziarekiko begirada 1950-1980 urteen artean’ izenarekin abiatu zuten proiektua Aranberri eta Sagarna ikerlariek eta bertan aztertu dute euskal mugimendu abertzaleak bere espresio politiko desberdinetan nola ikusi izan duen gatazka hori, Israelgo Estatuaren sorreratik XX. mendearen azken hamarkadetara.

Lateralidad, un tema desconocido pero crucial en el aprendizaje de las niñas y niños

Matan al exlíder nacionalista corso Alain Orsoni en el funeral de su madre

El PNV defiende a Imaz y el PP lo elogia tras doblegarse ante Trump y una pintada en Zumarraga

Guardia Zibilak Altsasuko gaztetxearen eta Udalaren aurka egin du, zazpi kontzertu aitzaki
