
Diego Cespedes zinemagile txiletarraren opera prima da ‘La misteriosa mirada del flamenco’, eta Irusoin euskal ekoiztetxearen koprodukzioa du. Mundu mailako estreinaldia Canneseko Nazioarteko Zinema Jaialdian izan zuen, Un Certain Regard sail entzutetsuaren barruan. Han, filmak Lehiaketa horretako Sari Nagusia irabazi zuen, eta edizioko proposamen ospatuenetako bat bihurtu zen.
Cannesen debuta egin ondoren, filmak bere nazioarteko ibilbideari jarraitu zion, aitorpen gehiago lortuz. 2025eko Donostia Zinemaldian, lanak Sebastiane Latino Saria jaso zuen, LGBTI+ komunitatearen balioak eta aldarrikapenak ondoen irudikatzen dituen film latinoamerikarra saritzen duena.
Filma 80ko hamarkadaren hasieran girotzen da, Txileko basamortuan. Hamaika urteko Lidia meatze-herri desatsegin eta hautseztatu baten ertzean bizi da, bazterrera bultzatutako familia queer maitagarri batekin. Zabaltzen ari den gaixotasun misteriotsu baten errua egozten diete; begirada bakar baten bidez transmititzen omen da, gizon bat beste gizon batekin maitemintzen denean.
Western moderno honetan, Lidia mendeku bila abiatuko da, biolentziari, beldurrari eta gorrotoari aurre eginez. Borroka horretan, familia izango du babesleku bakarra, eta maitasuna, dirudienez, benetako arriskua.

«Vil, ruin y mezquino»; el delirante fuego amigo entre Vox y PP en Gipuzkoa

Feijóo emplea una ikurriña mal dibujada para «evitar que Bildu tenga más fuerza en Madrid»

40.000 personas alzan la voz para «convertir nuestros sueños» en «las pesadillas» del fascismo

Fallece un joven de 21 años en un choque frontal entre dos vehículos a la altura de Elgoibar

