CONTENU SPONSORISÉ

EROSKI eta Euskal Sagardoa, elkarlanean egindako bidea

EROSKIk Euskal Sagardoa Jatorri Deitura babestu du duela hamarkada bat sortu zenetik, eta deiturako sagardoak bere denda guztietan merkaturatzeko konpromiso publikoa eta proaktiboa hartu du, baita beste erkidego batzuetan ikusgarritasuna ematekoa ere.

Unai Agirre, Euskal Sagardoa Jatorri Deiturako koordinatzailea.
Unai Agirre, Euskal Sagardoa Jatorri Deiturako koordinatzailea. (NAIZ)

Unai Agirre, Euskal Sagardoa Jatorri Deiturako koordinatzaileak, EROSKIrekin elkarlanean egiten ari diren bidea nabarmendu du, bien balioak bat datozelako ingurunearen iraunkortasunaren, lehen sektorearen etorkizunaren eta tokiko ekonomiaren babesaren aldeko apustuarekin.

Euskal Sagardoak 3,1 milioi litroko produkzioa osatu da azken uzta honetan. Nola banatzen da kopuru horren merkaturatzea?

Euskal Sagardoak salmenta bide desberdinak ditu. Gehien ostalaritza kanalean saltzen da, baina gorantza doaz linealak, EROSKI buru dela. Salmenta zuzena ere handia da eta on-line salmenta gora doa poliki-poliki. Espotartazio mailan datuak txikiak dira oraindik, baina potentziala badago.

EROSKIk produkzio horren zati haundi bat hartzen du. Nola gauzatzen da Euskal Sagardoa eta EROSKIren arteko harreman komertziala?

Lan komertziala EROSKI eta sagardotegien artean gauzatzen da. Euskal Sagardoaren eginkizuna sektorearen erronken berri ematea eta promoziorako edo ekintzetarako proposamenak egitea da, baita elkarlanerako proposamenak egitea ere.

Zer suposatzen du Euskal Sagardoarentzat EROSKIren saltokien sarea eskuragarri izatea? 

Oso garrantzitsua da saltokien sare zabal hori eskuragarri izatea. Ahalik eta denda gehienetan egotea da helburua eta noski, geroz eta posizionamendu hobearekin. Hori da erronka.

EROSKIk Seleqtia marka propioko Euskal Sagardoa ere merkaturatzen du. Ze garrantzi du Euskal Sagardoarentzat supermerkatuko marka zuria egiteko aukerak?

Bai, cobranding-ak garrantzia du eta Euskal Sagardoak beti izan du parte izateko interesa, adostutako baldintzak betez gero. Marka desberdinak izateaz gain, Seleqtia ere Euskal Sagardoz egina izatea garrantzitsua da guretzat.

Botilan ez ezik, beste formatuetan ere ontziratzen da Euskal Sagardoa. Eta sagardo naturalez gain, beste zenbait produktu ere ekoitzen dira. Supermerkatuetako linealak aukera ona izan daitezke formato eta produktu berri horiek kontsumitzaileari helarazteko?

Bai, jendearengana iristeko bide zuzena dira linealak, bertan ikusi eta eskuratzen baitute kontsumitzaile askok produktua. Eta alde horretatik ere azpimarratzekoa da EROSKIrekin elkarlanean egiten ari garen bidea, apustu garbia ari baita egiten gure Euskal Sagardoa Jatorri Deiturarekiko, sektorea egiten ari den disbertsifikazio ahalegina linealetan jartzen joatea ezinbestekoa baita.