
‘Etsipenetik itxaropenera’ ekitaldiaren bidez azken agurra eman zaio igande honetan Jose Manuel Pagoaga ‘Peixoto’ zenari. Azken urteak eman zituen herrian, Baigorrin, bildu dira senideak, lagunak eta bere jardun politiko luzean kide izan zituenak.
Iazko abenduaren 14an zendu zen ‘Peixoto’. Hurrengo egunean jada ekitaldi xumea egin zuten Nafarroa Behereko herrian, bere ibilbidea nabarmenduz eta maitasunez agurtuz, hurrengo irudian jasotzen denez.

Igande honetan ekitaldi osatuagoa burutu dute. Jaioterria zuen Arrasatetik, 81 urterekin azken hatsa eman zuen herrira hurbildu dira bere lagun eta auzokide ugari.
Bereziki 1979ko urtarrilaren 13an jaso zuen Estatu terrorismoaren erasoa izan dute gogoan: BVEren ekintzatik bizirik irten zen ‘Peixoto’ baina ikusmen gehiena galdu zuen eta beste zenbait ondorio jaso ditu hil arte. Biktima izaera aitortu zion Estatu frantsesak. Errefuxiatu estatusa ere bazuen.
Etsipena eta itxaropena alderatu dira ekitaldian. Izan ere, frankismo garaiko gainbeherari aurre egin ziotenen artean nabarmendu zen ‘Peixoto’, euskararen bidetik abertzaletuz eta ETA erakundean sartuz. Eta itxaropenari buruz, mezu hau utzi zuen GARAri emandako elkarrizketa batean, 2021. urtean: «Bide luzean gaude, oso luzean, eta pausoz pauso joan beharko dugu. Gakoa da pauso bakoitzean asmatzea. Ni optimista naiz herrian sinesten dudalako eta ikusten dudalako herri-gogoa sendotu egin dela eta zabaldu egin dela; Iparraldean inongo zalantzarik gabe. Baina hori neurtzeko metrorik ez dago, nire sentipenak dira».

La adicción a la pregabalina no para de crecer en los márgenes

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

Desconocidos roban la ikurriña de Ayuntamiento de Ondarroa y realizan pintadas

Pradales también rubricó el PGOU de Zaldibar por el que se imputa a la exalcaldesa de EH Bildu
