
2026ko Itzulia Basque Countryko antolatzaileek apirilaren 6tik 11ra arte garatuko den UCI WorldTourreko lasterketako irteeran egongo diren taldeen zerrendaren berri eman du. Guztira, 22 talde lehiatuko dira euskal proban.
Haien artean, munduko txirrindularitzako kategoria goreneko 16 talde egongo dira, Jayco-AlUla eta NSN Cycling Team izan ezik, Itzuliko edizio honetan parte hartuko ez dutela jakinarazi du-eta antolakuntzak. Bi taldeek euren plaza zeukaten ziurtatuta WorldTourreko kideak izateagatik, baina Txirrindularitzaren Nazioarteko Batasunaren (UCI) arau berri baten ondorioz WorldTour taldeek zenbait baldintzapean egutegiko probetarako gonbidapenari uko egiteko aukera dutenez, kategoria goreneko proba honetan izena ez ematea erabaki dute.
NSN enpresak Israel-Premier Techen tokia hartu du tropelean eta azken honek iaz egin bezala, uko egin dio Euskal Herrian lehiatzeari. Izan ere, Vueltan bezala, beste hainbat probetan ere boikoterako deiak izan zituzten.
Suitzar ikurpean erregistratuta baldin badago ere, egituran Israelgo txirrindulariak mantendu eta fitxatu ditu taldea osatzeko. Bederatzi ditu profesional taldea eta harrobikoaren artean, beste inork baino gehiago.
Euskal taldeak
Apirilaren 6an Bilbon bai izango direnak, ordea, bigarren mailako hiru euskal taldeak izanen dira. Izan ere, Euskaltel-Euskadik, Caja Ruralek eta Kern-Pharmak gonbidapena jaso dute, Burgos Cofidis eta Tudorrekin batera.
Txirrindulariei dagokienez, oraindik hilabete eta erdi falta da eta askok ez dute bere egutegi osoa baieztatu, baina badira euskal errepidetan egonen direla konfirmatu duten hainbat. Besteak beste, Isaac del Toro (UAE), Juan Ayuso (Trek), Primoz Roglic (Red Bull), Paul Seixas (Decathlon), Tobias Halland Johannessen (UnoX), Antonio Tiberi (Bahrain) eta Euskal Herriko hainbat izar: Mikel Landa, Pello Bilbao, Igor Arrieta, Alex Aranburu, Ion Izagirre...

EHU cerrará el Campus de Araba el próximo lunes ante el anuncio de un acto de Vox

«Tres mujeres tocando punk en los noventa ya era una declaración»

Pello Reparaz y Amaia Romero, juntos como ‘dantzaris’ en el último mural de LKN en Madrid

Evacuados los pasajeros del Metro en Leioa tras explotar la batería de un móvil
