
Duela hiru urte eta erdi eskas atera zuen Janus Lester taldeak lehen diskoa, ‘Ez gaitzala loak harrapatu’ (2022). Pop-a eta doinu elektronikoak nahasiz, Jokin Pinatxoren ahotsa indartsutik abiatuta. Gero ‘Lore’ (2024) iritsi zen, estudioko bigarren lan luzea, eta, lan honen aurkezpen biran murgilduta zeudela, beste hirugarren bat prestatzen hasi ziren. Huraxe desberdina izango zen, asmo handikoa.
Orandik izenik ez duen disko honek, badu jaiotza eguna programatuta: abendua. Eta, badu izaera propioa, formatu handiagoko aretoetara egokitutako zuzeneko indartsua eta «handia» izango baita, «kolektiboan partekatu eta ospatzeko pentsatuta, guztiok batera kanta dezagun», Jokin Pinatxok aipatu duenez.
Euskalduna Jauregian abenduaren 19an izango da, eta sarrerak ostegun honetan jarriko dituzte salgai. Abenduaren 26an Donostiako Kursaal auditorioan izango da. Sarrerak ostiraletik aurrera eskuratu ahal izango dira
Beratarrak ez du xehetasun askorik eman nahi izan, baina lagungarri egingo zaizkigun pista batzuk eman ditu hedabideon aurrean: «Nire musika nire ahotsean oinarrituta dago. Eta diskoa handiago izango da, beste energia bolumen batekin. Sokak egongo dira, haizea egongo da, baina nik musika estilo berdinarekin jarraituko dut, nik beti pop mutiltzat hartu izan dudalako nire burua», esan du umore ukituarekin.
Letretan ere –«nire betiko borroka eremua»– jauzi bat egiteko asmoa du. Diskoaren azken fasean daude, estudioan sartzea falta zaie. Eñaut Gaztañagarekin, Zestoan, egingo du, aurreko bezala.
Aurtengo Azoka bukatu bezain pronto, Euskaldunan egingo da album berriaren aurkezpena, birako lehen kontzertua izango denean. 2.000 ikuslerentzat baino gehiagorentzat lekua, abenduaren 19an izango da eta sarrerak ostegun honetan jarriko dituzte salgai.
Bigarren hitzordua abenduaren 26an izango da, Donostiako Kursaal auditoriumean. Kontzertu hau Kursaal Eszena zikloaren barruan izango da eta sarrerak ostiraletik aurrera eskuratu ahal izango dira.
Birako kontzertuan, artistak bere bandaren laguntza izango du: Garazi Esnaola (teklatua), Mattin Arbelaitz (bateria), Julen Suarez (tronpeta), Andoni Arrila (tronboia), Julen Barandiaran (baxua) eta Javier Echarri (gitarra). «Nire ibilbideko egunik zoriontsunetako bat da hau», aitortu du Pinatxok, Euskalduna jauregiko oholtzaren gainean, pianora jarri aurretik.
«Nigatik atera dena jendeak beregan hartu du», aipatu du eskertuta Jokin Pinatzok. Orain, «ni» hortatik «gu»-ra egingo du jauzia musikari beratarrak
Bere etxeko gelatik, bakardadean, auditorio handietara emango duen jauzia sinistu ezinik dagoela dirudi gaur egungo euskal eszenako ahots bereizgarrienetako baten jabea den musikariak. «Urte honek eman digu horrelako loratze eder bat, disko oso intimista batetik iritsi naizelako, zortez, jende askorekin konektatzera», gehitu du. «‘Lore’ disko intimista da, zeren nik kezka txikiak, oso barrukoak, behar nituela kontatu sentitu bainuen. Jendearekin konektatu dut eta ohartu naiz musika tresna bat dela jendearen bizitzak konektatzeko eta aldatzeko», aipatu du.
«Nigandik atera dena jendeak hartu du», gehitu du. Orain «ni» hortatik «gu»-ra egingo du jauzia, «nigatik komunitatera», gehitu duenez.
Areto handietarako jauzi hau, denbora gutxian proiektuak izandako bilakaera bizkor eta ikusgarriaren ondorio naturala dela esan daiteke. Pinatxok gidatutako proiektuak Musika Bulegoa sari bat eskuratu eta dagoeneko 150 kontzertu baino gehiago eskeini ditu. Victoria Eugeni leporaino beteta ekin zion ere ‘Lore’ birari eta ondoren, BBK Live jaialdiko eszenatoki nagusia edota Bilbo eta Donostiako Aste Nagusietako oholtzak bete ditu, une oro, publikoarekin duen lotura berezia agerian utziz.

Quinto día de guerra: más ataques a Teherán pero problemas crecientes para EEUU

Dos chicas de Barakaldo y uno de Balmaseda, entre los fallecidos en la pasarela de Santander

Samaa Kadri Kasmi: la mejor nota de Bachillerato en Nafarroa tiene nombre y vocación

Ahanzturaren aurkako musika: Martxoaren 3koa gogoratzeko 50 abesti

