
Stephane Demoustier-ek zuzendua, zinema aretoetara iritsiko da ‘L'inconnu de la Grande Arche’ filma. Umore ukitu sotilak dituen drama politiko honek, Cannes Film Festivaleko Un Certain Regard sailean parte hartu zuen eta hainbat jaialditan harrera beroa jaso du.
Benetako gertakarietan oinarrituta, filmak Parisko XX. mendeko mugarri arkitektoniko esanguratsuenetako baten, Arche de la Defense edota La Defense Arkuaren eraikinaren sorrera kontatzen du. Istorioaren ardatza Johan Otto von Spreckelsen arkitekto ezezaguna da, bere ikuspegi artistikoa defendatu beharko du joko politiko eta instituzionalen aurrean.
1983. urtean, Estatu frantseseko gobernu berriak historiako arkitektura-lehiaketa handienetakoa abiatu zuen. Nazioarteko estudio entzutetsu guztiek parte hartu nahi zuten, baina irabazlea ezustean iritsi zen: Spreckelsen, Kopenhageko arkitektura-irakaslea, ordura arte ezezaguna zena. Berrogeita hamar urte zituen eta, aurrez, lau eraikin baino ez zituen diseinatu: bere etxea eta hiru kapera txiki. Bat-batean, arreta mediatiko eta instituzionalaren erdigunean jarri zen, eta ‘Spreck’ ezizenarekin ezaguna bihurtu zen.
Gainera, itxaropen politiko eta ekonomiko handiak zekartzan proiektu erraldoi baten buru izateko ardura hartu zuen: Parisko Defentsako Arkuaren eraikuntza, modernitatearen eta boterearen sinbolo bihurtuko zena.

La conjura de los medios para acabar con Pedro Sánchez

La sokamuturra de la discordia en Eibar, con protesta y policías, y con la bendición de Andueza

Gasteizen aurkeztuko du Zetakek ‘Km0’ proiektu berria: urtarrilaren 16, 22 eta 23an

ZETAKek etorkizun distopikoaren ateak ireki ditu MITOAROA III ikuskizunarekin

