
Hafsia Herzi aktoreak zuzendutako hirugarren film luzea da ‘La petite dernière’. Cannes Film Festivaleko Sail Ofizialean aurkeztu zuten, eta bertan Nadia Melliti hasiberriak emakumezko aktore onenaren saria eta Queer Palm saria jaso zituen.
Filmak ‘La petite dernière’ egokitzen du, Fatima Daasen izen bereko eleberria. Autofikzioa da, eta egileak —Parisko periferian hazitako musulman praktikatzaile eta lesbiana— bere bilaketa pertsonal, sexual eta moralaren kontakizun intimoa eskaintzen du.
Fatimak 17 urte ditu eta hiru ahizpetatik gazteena da. Parisko aldirietan bizi da, familia franko-aljeriar zoriontsu eta maitekor batean. Ikasle ona, Parisko unibertsitatean sartzea lortzen du. Emakume heldu gisa bizitzen hasten denean, familiatik eta tradizioetatik urruntzen da, emantzipazio prozesu bati ekinez. Harreman bat hasiko du, lagun berriak ezagutuko ditu eta mundu berri bat esploratuko du, dilema mingarri bati aurre egiten dion bitartean: nola izan leial norbere buruari, nortasunaren hainbat alderdi bateratzea ezinezkoa dirudienean?
Fedearen eta sexu-orientazioaren arteko dikotomia sinplista planteatzetik urrun, filmak sotiltasun eta zintzotasun handiz aztertuko du neska gazte musulman praktikatzaile batek nola bizi duen bere erlijioaren eta bere desioaren arteko gatazka.

Feijóo emplea una ikurriña mal dibujada para «evitar que Bildu tenga más fuerza en Madrid»

40.000 personas alzan la voz para «convertir nuestros sueños» en «las pesadillas» del fascismo

El empujón del ertzaina a una huelguista el 11N que causa indignación en redes

El vasco más rico del mundo vive en Suiza y basó su fortuna en el petróleo y el zinc

